Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Oseas 5

Oseas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Israelek Jainkoarengana bihurtu nahi ez
5
1 «Entzun hau, apaizok!
Egon adi, Israelgo buruzagiok!
Egon erne, errege-etxekook!
Zuzenbidearen babesle
behar zenuten izan.
Zuek, ordea, herriarentzat tranpa
izan zarete Mitzpa-n,
sare zabaldua Taborren
5,1 Israelgo buruzagiok: Hebreerazkoak Israelgo etxe dio. // Mitzpa: Toki askok darama izen hau I.Z.n. Hemengoa, Jerusalemdik iparralderantz 13 km-ra zegoen herrixka dateke. Betel eta Gilgal (ik. 4,15) eta Tabor mendia bezala, kanaandar erlijioaz kutsaturiko kultu-lekua zen; horregatik gaitzesten du Oseasek.
,
5,1 Zuzenbidearen babesle Dt 1,17; Mi 3,1.
2 zulo sakona Xitim-en
5,2 zulo sakona Xitimen: Testu zuzendua. Honela ere itzul daiteke: zulo sakona egin dute sinesgabeek. Xitim-i buruz, ik. Zen 25.
.
Denok zigortuko zaituztet.
5,2 Denok zigortuko 4,9; 5,9; 6,5.11; 10,10; Is 24,1-2. Ik. Erm 3,23.
3 Ongi ezagutzen dut Efraim,
Israel ez zait ezkutuko.
Efraim prostituzioan dabil,
Israel kutsaturik dago.
5,3 Ik. 6,10.
4 Egin duten okerrak ez die uzten
beren Jainkoarengana bihurtzen.
Izan ere, prostituzio-haizea
hondoraino sartu zaie,
eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.
5,4 ezin Jainkoarengana bihurtu Jr 13,23. Ik. 2,9; Mt 7,18. // prostituzio-haizea 4,12. Ik. Jn 8,34. // Jauna aintzat hartu 2,22+.
5 Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Bere bekatuan estropezu
egiten du Efraimek, Israel herriak,
eta harekin batera
egingo du estropezu Judak ere.
5,5 harrokeriak Israel salatu 7,10; Am 6,8.
6 Sakrifiziotarako ardi eta behiekin
aterako dira Jaunaren bila,
baina ez dute aurkituko,
urrutira alde egin baitie.
5,6 bilatu eta ez aurkitu Is 55,6; Am 8,11-12; Es 1,28; Jn 7,34.
7 Desleial izan zaizkio Jaunari,
sasikumeak sortu baitituzte.
Luzaro gabe irentsiko dituzte
beren lur eta guzti».
5,7 sasikumeak 1,2; 2,6.

8 Jo
5,8 Badirudi, 5,8-12 zatiak 735/734an Israelen eta Judaren artean izandako anaiarteko borroka aipatzen duela, siro-efraimdar gerla alegia (2 Erg 16,5).
adarra Gibean!
Jo turuta Raman!
Egin deiadarra Bet-Abenen!
Atzetik dituzu, Benjamin!
5,8 Jo adarra/turuta Jr 4,5; Jl 2,1+.
9 Badator zigor-eguna
eta Efraim hondamendi
bihurtuko da.
Ziur gertatuko da hori;
jakin bezate Israelgo leinuek.
10 Honela dio Jaunak:
«Mugarriak aurreratzen
dituztenek bezala
jokatzen dute Judako buruzagiek.
Ura bezala isuriko diet
neure haserrea.
5,10 Juda Os 1,7+. // Mugarriak aurreratu Dt 19,14; 27,17.
11 Efraim zapaldua dago,
hautsia haren eskubidea,
hutsaren atzetik lehiatu baita.
12 Sitsa bezala izango naiz
Efraimentzat,
pipia bezala Judako jendearentzat.
13 Efraimek bere gaitza ikusi zuenean
eta Judak bere zauria,
Asiriara jo zuten,
mandatariak bidali zizkioten
errege handiari
5,13 Asiriara jo zuten: Hebreerazko aditza singularrean dago, Efraim subjektu duela. // errege handiari: Asiriako erregeari alegia, 10,6 tx.ean bezala.
.
Baina hark ezin zintuzten sendatu,
ezin zizuen zauria osatu.
5,13 zauritu/sendatu 6,1; 7,1; 14,5; Is 30,26; 57,17-18; Jr 30,17. // Asiriara jo 7,11; 8,9; 12,2; 14,4; 2 Erg 15,19-20; 16,7-9.
14 Lehoiaren antzeko izango naiz
Efraimentzat,
lehoi gaztearen antzeko
Judarentzat.
Neuk harrapatuko dut
eta alde egingo,
neurekin eramango dut
eta inork ez du askatuko.
5,14 Lehoiaren antzeko 13,7-8. Ik. 11,10. // inork ez du askatuko 2,12+.

15 «Neure bizilekura itzultzera noa,
beren errua aitortu
eta bila nazaten arte.
Atsekabe-aldian niregana
bihurtuko dira agian… ».
5,15 bilatu, niregana bihurtu 2,9+; 5,6; 10,12; Dt 4,29; Is 55,6; Jr 29,13; Am 5,4; Sal 78,34.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7