«Nire ituna hautsi dute»
8
1 «Hartu ezpainetan adarra!
Arranoa bezala datorkio
zoritxarra gainera Jaunaren herriari,
nire ituna hautsi baitute,
nire irakaspenaren aurka
jarri baitira. 8,1 adarra 5,8+. // zoritxarra 7,13. // ituna hautsi 6,7+.
2 Deiadar egiten didate:
“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”. 8,2 Jainkoa aitortu 2,22+. Ik. 4,1; 6,3.
3 Baina Israelek
bazter utzi du ongia;
etsaiak pertsegituko du.
4 Nik aukeratu gabeak
izendatu dituzte errege,
nire oniritzirik gabe
hautatu dituzte buruzagiak.
Beren zilar eta urrez
jainko-irudiak egin dituzte,
beren buruaren galbide. 8,4 Nik aukeratu gabeak errege 2 Erg 15,10.14.25.
5 Higuingarria Samariak
gurtzen duen zekorra 8,5 Samariak gurtzen duen zekorra: Jeroboam I.ak Betelgo santutegian jarritako zekorra aipatzen da (ik. 10,5; 1 Erg 12,28-29). !
Haserre-sutan nago
nire herriaren aurka:
noiz helduko ote zarete
garbi izatera?
6 Irudi hori Israelgo artisau batek
egina da, eta ez da jainko.
Samariaren zekorra
zati-zati egingo dute.
7 Izan ere, haizea erein dute,
eta ekaitza jasoko.
Alerik gabeko galburuak irinik ez,
eta, izango balu ere,
atzerritarrek irentsiko lukete. 8,7 haizea erein 5,11; 12,2; Jb 4,8; Es 22,8; Ga 6,7-8.
8 Irentsia dute Israel:
hor dago herrien artean,
ezertarako ez den tresna dirudi.
9 Efraim, basasto tematsua,
Asiriara joan da,
aliatuak erosi ditu. 8,9 Asiriara 5,13+.
10 Eskain diezaiela dirua herriei…
Nik bilduko ditut orain,
laster kizkurtuko dira
errege nagusiaren 8,10 errege nagusi: Asiriako erregea adierazteko deituretariko bat (ik. 5,13). zamapean.
11 Aldareak ugaldu ditu Efraimek
bekatua kentzeko,
baina bekatu-bide gertatu
zaizkio aldareak. 8,11 Aldareak ugaldu 10,1; 12,12.
12 Milaka lege idazten badiot ere,
ez ditu beretzat hartzen.
13 Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,
hildako abereen okela jateko;
baina nik, Jaunak,
ez ditut sakrifizio horiek atsegin.
Horien bekatuak gogora dakartzat,
beren hutsegiteengatik
kontuak eskatuko dizkiet,
eta Egiptora itzuli beharko dute. 8,13 ez sakrifizioak atsegin 9,4; Jr 6,20+. Ik. 6,6. // bekatuak gogoan 7,2+. // Egiptora itzuliko 9,3; 11,5. Ik. 9,6.
14 Israelek bere Egilea ahaztu du
eta jauregiak jaso;
Judak, berriz, hiriak sendotu.
Baina nik su emango diet hiriei,
suak irentsiko ditu jauregiak». 8,14 Egilea ahaztu Dt 32,15-18; Is 1,2-3; 51,13.
|