Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Rut 1

Rut :Sarrera 1 2 3 4

Elimelek eta bere familia Moaben
1
1 Epaileen garaian gosetea izan zen Israel herrian. Gauzak honela, han joan zen bizitzera Moab lurraldera
1,1 Epaileen garaian: Hots, Josueren belaunaldiaren garaiko konkistalditik (K.a. 1200 g.g.b.) Saulen erregealdia bitartean (K.a. 1030 g.g.b.). // Moab lurraldea: Itsaso Hiletik ekialdera zegoen.
, aldi baterako, Judako Belengo gizon bat bere emazte eta bi semeekin.
1,1 Epaileen garaian Ep 2,16; 21,25. // gosetea Has 12,10; 26,1; 43,1. // Judako Belen Ep 17,7; 1 Sm 17,12; Mi 5,1; Mt 2,6; Lk 2,4; Jn 7,42.
2 Gizon hari Elimelek zeritzan, emazteari Noemi eta semeei Mahlon eta Kilion. Efratar leinukoak ziren, Judako Belengoak. Moaben bizi zirelarik, 3 hil zitzaion Noemiri Elimelek bere senarra, eta bi semeekin bakarrik gelditu zen. 4 Hauek emakume moabdarrak hartu zituzten emazte: batak Orpa zuen izena eta besteak Rut. Hamarren bat urtez han bizi ondoren,
1,4 moabdarra Zen 22,3; Jos 24,9; Is 3,12.30.
5 hil ziren Mahlon eta Kilion ere. Noemi, ez senar ez seme, bakarrik gelditu zen.
Noemi Belenera itzuli Rutekin
6 Gerora, Moab lurraldean zegoelarik, entzun zuen Noemik Jauna bere herriari aldeko agertu zitzaiola uzta ugaria emanez. 7 Hala, bere bi errainekin, Moab uzteko prestatu eta Judarantz abiatu ziren. 8 Baina, bidean, honela mintzatu zitzaien Noemi:
–Tira, itzul zaitezte zeuen etxera, nor bere amarenera. On izan bekizue Jauna, zuek niretzat eta hildakoentzat on izan zareten bezala.
1,8 On izan bekizue 2,20; 3,10; Has 24,27; 1 Sm 26,23; Is 38,19; Sal 25,10; 100,5; Mt 23,23.
9 Jaunak eman biezazkizue beste senar eta etxe bana.
Orduan, Noemik besarkatu egin zituen bere errainak, agurtzeko. Baina hauek, garrasika, negarrari eman zioten, 10 eta esan:
–Ez! Zurekin joan nahi dugu zure herrira.
11 Noemik erantzun zien:
–Itzul zaitezte, ene kutunok. Zergatik nahi duzue nirekin etorri? Honezkero izan ote dezaket nik beste semerik zuei senartzat emateko?
1,11 izan ote dezaket nik beste semerik zuei senartzat emateko?: Gizon ezkondu bat seme-alabarik gabe hiltzen bazen, behartua zegoen haren anaia edo ahaide hurbilena alarguntsarekin ezkontzera, hildakoaren jatorria segurtatzeko. Lebiratu deitzen zaio lege honi (ik. Has 35,6-8; Dt 25,5-10).
12 Itzul zaitezte, enetxook, zaharregia bainaiz ni berriro ezkontzeko; baina oraindik itxaropena izan eta, gaur gauean haurdun gelditurik, semerik izango banu ere, 13 haiek gizondu zain egon behar ote zenukete? Besteren batekin ezkontzeari uko egingo al zeniokete? Ez, ene kutunok, horrelakorik ez! Aurka jarri zait Jauna, eta zuei gertatuak nahigabeturik nauka.
1,13 Aurka jarri zait Jauna Ir 9,3; Dt 2,15; 1 Sm 12,15; 2 Sm 24,17; Ez 13,9. // nahigabeturik nauka 1,20.
14 Haiek berriz ere negarrari eman zioten garrasika. Orduan, Orpak bere amaginarreba besarkatu zuen eta bere herrira itzuli zen. Rut, ordea, amaginarrebarekin gelditu zen. 15 Noemik esan zion, orduan:
–Hara, Rut, zure koinata bere herrira eta bere jainkoengana itzuli da. Zoaz zu ere harekin.
1,15 bere jainkoengana itzuli Jos 24,15; 1 Erg 11,7.
16 Baina Rutek erantzun zion:
–Ez eskatu horrelakorik. Utzi zurekin joaten. Zeren zu nora joan, hara joango bainaiz ni ere; zu non jarri bizitzen, hantxe jarriko naiz ni ere; zure herria zein, huraxe izango da nirea ere; zure Jainkoa zein, huraxe nirea ere; 17 zu non hil, hantxe hilko naiz ni ere, eta hantxe ehortziko naute. Betorkit Jaunarengandik zigorrik latzena, heriotzak ez bestek zuregandik aldenduko banindu!
18 Rutek bere erabakia harturik zeukala ikusirik, amore eman zuen Noemik. 19 Eta Belenerantz abiatu ziren. Iristean, herri osoa asaldatu zen eta emakumeek hau zioten:
–Noemi bera ote da hau?
20 Noemik erantzuten zien:
–Ez deitu niri gehiago Noemi –zorioneko–, Mara –zoritxarreko– baizik, Jainko Ahaltsuak
1,20 Noemi: Zorion esan nahi du. // Mara: Zoritxar esan nahi du. // Jainko Ahaltsua: Ik. Has 17,1 oh.
zoritxarrez bete bainau. 21 Asebeterik alde egin nuen hemendik; Jaunak, ordea, esku-hutsik itzularazi nau. Zergatik deitzen didazue oraindik ere Noemi, Jaun ahalguztiduna aurka jarri zaidanean eta honelako zoritxarra erakarri didanean?
1,21 esku-hutsik itzularazi 3,17; Jb 1,21. // honelako zoritxarra erakarri Ir 5,22-23; Zen 11,11; Jos 24,20; Is 45,7; Za 8,14.
22 Honela itzuli zen Noemi Moabetik Rut bere errain moabdarrarekin. Garagarra igitatzen hasteko garaian
1,22 Garagar-igitatzea apirilean eta maiatzean egin ohi zen.
iritsi ziren Belenera.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7