143. (142.) SALMOA
Jainkoaren zerbitzariaren eskaria larrialdian
143
1 Daviden salmoa.
Jauna, entzun nire otoitza,
makurtu belarria nire erregura!
Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri!
2 Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin,
ez baita bizidunik zure aurrean errugabe. 143,2 bizidunik ez errugabe 130,3; Jb 9,2; 14,3-4; Erm 3,20.
3 Etsaiak gogor pertsegitzen nau,
bizirik zanpatzen lurraren kontra;
ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala. 143,3 ilunpetan biziarazi Nk 3,6.
4 Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor. 143,4 Arnasa galtzen 142,4; Jb 17,1.
5 Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,
zure egintza guztiak buruan darabiltzat,
zuk egindakoak hausnartzen ditut. 143,5 Aspaldiko garaiez oroitu 77,6+.12-13.
6 Zuregana jasorik ditut eskuak,
zure egarri naiz, lur lehorra bezala. 143,6 egarri, lur lehorra bezala 63,2+.
7 Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago.
Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,
zulora doazenekin bat egin ez dezadan. 143,7 Ez ezkutatu aurpegia 27,9+. // zulora doazenak 22,30+.
8 Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,
zuregan baitut uste on.
Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,
zuregana jasoa baitut gogoa. 143,8 zuregan uste on 9,11+. // Erakutsi bidea 25,4+. // zuregana gogoa 25,1+.
9 Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,
zuregan babesten bainaiz 143,9 zuregan babesten bainaiz: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulergaitza da. .
10 Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.
Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik. 143,10 zu nire Jainkoa 31,15+.
11 Zarena zarelako 143,11 Zarena zarelako: Ik. 25,11 oh. , Jauna, gorde nazazu bizirik;
zeure justiziagatik, atera ni larrialditik;
12 zeure maitasunagatik, suntsi itzazu nire etsaiak,
hondatu nire erasotzaileak,
zeure zerbitzari nauzunez gero. 143,12 zeure zerbitzari 116,16+.
|