17. (16.) SALMOA
Errugabea justizia eske
17
1 Daviden otoitza.
Entzun, Jauna! Justizia eske nator!
Zaude adi nire deiadarrari, makur belarria nire otoitzari:
ez dut engainurik ezpainetan. 17,1 Justizia eske 7,9; 26,1; 35,24; 43,1. // Zaude adi 61,2.
2 Emazu nire aldeko epaia, ikus nire zuzentasuna.
3 Aztertu nire barrua, ikertu gauez ere, probatu suaz:
ez duzu niregan okerrik aurkituko; nire ahoak ez du huts egin, 17,3 Aztertu nire barrua 7,10+.
4 jendeak ohi duen bezala; gorde dut zure hitza, 17,4 gorde dut zure hitza Jb 23,11-12.
5 bide latzetan sendo ezarri ditut oinak;
zure arrastotik ez dira aldendu nire urratsak.
6 Deika nauzu, Jainko; erantzungo al didazu!
Itzul niregana belarria, entzun nire mintzoa.
7 Erakuts zeure maitasun harrigarria,
erasotzaileengandik salbatzen baitituzu
zure esku ahaltsuan babesten direnak. 17,7 Jaunaren maitasuna/leialtasuna 23,6; 31,22; 62,13; 63,4; 69,17; 85,8. Ik. 25,10+.
8 Zaindu nazazu zeure begi-ninia bezala,
gorde ni zeure hegalen itzalpean, 17,8 begi-ninia bezala Dt 32,10. // zeure hegalen itzalpean 36,8; 57,2; 61,5; 63,8; 91,4; Dt 32,11.
9 larrutu nahi nauten gaizkileengandik,
inguratzen nauten etsai amorratuengandik.
10 Harropuzturik daude 17,10 Harropuzturik daude: H.h., Gizenez puztuak daude; harropuzkeria adierazteko irudia. ; haien ahotik harrokeria besterik ez.
11 Gainean ditut, inguratua naute,
ni lurrera botatzeko beti prest,
12 ehizaki-irrikaz dagoen lehoiaren antzera,
ezkutuan dagoen lehoikumearen antzera. 17,12 lehoiaren antzera 10,9; 22,14; 35,17; 57,5.
13 Jaiki, Jauna! Egiezu aurre, bota lurrera!
Salba nazazu zeure ezpataz gaizkileengandik!
14 Garbi itzazu zeure eskuz, Jauna,
garbitu mundutik! Gal bitez bizidunen artetik!
Zuk zaintzen dituzunei, ordea, bete sabela;
ase itzazu horien seme-alabak,
eta utz bezate sobera dutena beren haurrentzat 17,14 Tx.eko testua iluna da jatorrizkoan eta itzulpena zalantzazkoa. .
15 Nik, auzi-egunean, zure aurpegia ikusiko dut;
piztean, zure izateaz aseko naiz 17,15 Nik… naiz: Honela ere itzul daiteke: Nik, zuzena izateagatik, zure aurpegia ikusiko dut; esnatzean, zure presentziaz aseko naiz. . 17,15 Jaunaren aurpegia ikusi 11,7; 42,3; 63,3; Mt 5,8; Ap 22,4.
|