25. (24.) SALMOA
Jainkoaren gidaritza eskatzeko otoitza
25
1 Davidena 25,1 Salmo alfabetikoa da; ik. 9,1 oh. .
Jauna, zuregana jasotzen dut gogoa. 25,1 zuregana gogoa 86,4; 143,8.
2 Ene Jainko, zuregan dut konfiantza:
ez diezadala usteak huts egin!
Ez daitezela etsaiak nitaz poztu!
3 Zuregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo;
bai, ordea, arrazoirik gabe baztertzen zaituztenei! 25,3 Zuregan itxaron 27,14; 31,25; 33,18; 37,7; 40,2; 42,6.12; 43,5; 119,43; 147,11; Is 8,17; 30,18; 33,2; Jr 14,22. // usteak huts egin 31,2+; Is 49,23.
4 Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun. 25,4 erakutsi zeure bideak 27,11; 86,11; 119,35; 143,8; Jn 14,4-6.
5 Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,
zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa;
zuregan itxaron dut etengabe.
6 Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:
betidanikoak dituzu.
7 Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuak
eta nire errebeldiak.
Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez. 25,7 gaztetako bekatuak 79,8; Jb 13,26. // Gogoratu maitasunaz 106,4.
8 Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea jakinarazten die bekatariei.
9 Apalak zuzenbidetik daramatza,
bere bidea erakusten die apalei.
10 Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du
beraren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin. 25,10 maitasuna eta leialtasuna 40,11-12; 57,4; 61,8; 85,11; 86,15; 115,1; 138,2; Jn 1,17.
11 Zarena zarelako 25,11 Zarena zarelako: H.h., Zeure izenarengatik; izenak izana adierazten du maiz Biblian. , barka nire errua, Jauna,
hain handia den arren! 25,11 barka nire errua 103,3.
12 Jakinarazten dio Jaunak begirune dionari
zein jokabide behar duen hautatu.
13 Zoriontsu biziko da
eta haren ondorengoak lurraz jabetuko. 25,13 lurraz jabetuko 37,9.29; Is 57,13+; Mt 5,4.
14 Adiskide ditu 25,14 Adiskide ditu: Honela ere uler daiteke: Bere barrua azaltzen die. Jaunak begirune diotenak,
ezagutarazten die bere ituna. 25,14 Adiskide ditu Jaunak Jn 15,15.
15 Jaunarengan ditut beti neure begiak,
nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu. 25,15 Jaunarengan begiak 123,1; 141,8-9.
16 Itzul niregana eta erruki zakizkit,
bakarrik bainago eta dohakabe! 25,16 Itzuli, erruki 86,16; 119,132.
17 Larritasunak hertsia dut bihotza 25,17 Lerroko testua zalantzazkoa da. Grekozko itzulpenak Nire bihotzaren atsekabeak ugaritu egin dira dio. ,
atera nazazu estuasun hauetatik.
18 Ikus nire atsekabea eta pena,
barka nire bekatu guztiak. 25,18 Ikus nire atsekabea 119,153. // barka bekatuak 32,5; 85,3.
19 Ikus zein ugari diren nire etsaiak,
zein gogor nauten gorrotatzen.
20 Gorde nazazu bizirik, libratu!
Ez hutsik utzi nire ustea, zuregan baitut babesa!
21 Prestutasunak eta zuzentasunak zainduko naute,
zuregan itxaron baitut. 25,21 zainduko naute 40,12; 61,8.
22 Ene Jainko, askatu Israel zoritxar guztietatik! 25,22 Azken tx. hau liturgiarako ezarria da segur aski, bertso-sail alfabetikotik kanpo baitago.
|