31. (30.) SALMOA
Uste oneko otoitza probaldian
31
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Jauna, zuregan dut babesa:
ez dakidala inoiz neure ustea huts gerta!
Zuzena baitzara, atera nazazu onik. 31,2-3 Jauna, ez luza 71,1-2. 31,2 ustea huts gerta/huts egin 22,6; 25,3.20; 31,18; 37,19; Is 49,23.
3 Entzun, arren, niri! Libra nazazu, ez luza!
Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile. 31,3-4 harkaitz babesle… 18,3; 71,3.
4 Zu zara, izan ere, nire haitz eta gotorleku.
Eraman nazazu eta gidatu, zarena zarelako.
5 Atera nazazu jarri didaten tranpatik,
zu baitzaitut gotorleku.
6 Zure eskuetan jartzen dut bizia:
aska nazazu, Jauna, Jainko leiala! 31,6 Zure eskuetan bizia Lk 23,46; Eg 7,59; 1 P 4,19.
7 Gorroto ditut sasijainkozaleak;
nik Jaunarengan konfiantza. 31,7 sasijainkozaleak 4,3; Dt 32,21; Jr 10,8; Jon 2,9. // Jaunarengan konfiantza 9,11+; 31,15.
8 Pozaren pozez jauzi egingo dut zure maitasunagatik,
ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz,
9 ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu. 31,9 lasaialdia eman 18,20; 118,5.
10 Erruki, Jauna, larri naiz eta:
saminaren saminez erretzen dauzkat
begiak, eztarria, gorputz osoa. 31,10 larri naiz 35; 38; 69; 71.
11 Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.
Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.
12 Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek.
Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz. 31,12 adiskideek ere ihes 38,12; 41,10; 55,13-15; 69,9; 88,9.19; Jb 19,13-19.
13 Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala,
alferreko tresna bainintzan.
14 Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.
Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko. 31,14 izu-ikara edonondik 41,6; Jr 6,25+; 20,10.
15 Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantza
eta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko». 31,15 Zu nire Jainko 22,11; 63,2; 118,28; 140,7; 143,10.
16 Zure eskuetan nire zoria:
libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik!
17 Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salba nazazu zeure maitasunaz. 31,17 Erakutsi aurpegi argia 67,2; 80,4.8.20; 119,135; Zen 6,25; Dn 9,15. Ik. 4,7+.
18 Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!
Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei,
gal bitez Herio Leizeko isilpean!
19 Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak,
zintzoaren aurka ari baitira jardunean
lotsagabe, harrokeriaz eta mespretxuz.
20 Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzat
gordeak dituzun ondasunak!
Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei.
21 Zeure begiradapean gordetzen dituzu,
giza azpikerietatik urrun.
Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun. 31,21 begiradapean gorde 27,5+.
22 Bedeinkatua Jauna, mirariak egin baitizkit haren maitasunak,
estualdian nengoela 31,22 estualdian nengoela: H.h., hiri setiatuan; baina honela ere itzul daiteke: hiri gotortutik; hau Jainkoaren egoitzaren adierazpen poetikoa litzateke. . 31,22 Jaunaren maitasuna 17,7+.
23 Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen:
«Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak».
Zuk, ordea, entzun zenuen nire erregua,
laguntza eske deiadar egin nizunean. 31,23 begi-bistatik bota nau Jon 2,5.
24 Maita ezazue Jauna, haren fededun guztiok!
Leial zaizkionak Jaunak babesten ditu,
harroei, berriz, ordain gogorra ematen. 31,24 Leialak, harroak 37,34-35.
25 Eutsi sendo, izan bihotz, Jaunarengan itxaron duzuenok! 31,25 izan bihotz 27,14+.
|