Jainkoa handia da
18
1 Beti bizi denak egin zituen gauza guztiak, 18,1 Jaunak gauza guztiak egin 24,8; 43,33; Is 44,24.
2 Jaunak bakarrik merezi du zuzentzat hartua izatea 18,2 Eskuizkribu batzuek eransten dute: eta beraz aparte ez dago beste inor. 3 Eskuaren keinu batez mundua gobernatzen du eta gauza guztiek haren borondatea egiten; izan ere, unibertsoko errege ahaltsu da eta gauza sakratu eta profanoak bereizten ditu. .
4 Inor ez da gai haren egintzak aldarrikatzeko;
nork aztertuko, orduan, haren egintza miresgarriak? 18,4 Inor ez gai aldarrikatzeko Sal 106,2+.
5 Nork neurtuko haren ahalmen ikaragarria?
Nor hasiko ote haren erruki-egintzak zenbatzen?
6 Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,
ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea. 18,6 ezer kentzerik, ez eransterik 42,21. // ezinezkoa aztertzea Koh 3,11+.
7 Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,
eta uzten dionean, are txundituago geratzen. 18,7 orduan ari da hasten Sal 139,17-18.
Gizakia ez da ezer
8 Zer da gizakia? Zertarako da on?
Zer, egiten duen ongia eta gaizkia? 18,8 Zer da gizakia? Sal 8,5+.
9 Beraren bizi-denbora, gehienez ere,
ehun urtera iristen da 18,9 Eskuizkribu batzuek eransten dute: ezin da jakin noiz iritsiko zaion bakoitzari betiko atseden-ordua. . 18,9 bizi-denbora 17,2+.
10 Itsasoko ur-tanta, hondar-ale dira
beraren urteak betikotasunaren aldean. 18,10 betikotasunaren aldean Sal 90,4.
11 Horregatik da Jauna gizakiekin jasankor
eta bere errukia isurtzen die gainera. 18,11 Jauna jasankor 5,4+.
12 Ikusten du eta badaki zein amaiera tristea duten,
horregatik ematen die oparo bere barkamena.
13 Gizakiak lagun hurkoari bakarrik dio errukia;
Jaunak, berriz, bizidun guztiei.
Berak zentzarazi, hezi eta irakatsi egiten die,
artzainak artaldea bezala gidatzen.
14 Errukia du heziketa onartzen dutenentzat
eta haren erabakiak betetzen ahalegintzen direnentzat.
Emateko era
15 Seme, mesedeak egitean ez agiraka egin,
ezta hitzez iraindu ere zerbait ematean.
16 Ez al du ihintzak sargoria arintzen?
Zenbaitetan emaitzak baino gehiago balio du hitzak.
17 Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?
Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.
18 Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;
bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu. 18,18 minduz eman 20,15; 41,22. Ik. 20,1; St 1,5.
Burutsuen zuhurtzia
19 Ikasi hitz egin aurretik,
eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.
20 Aztertu zeure burua epaiketa aurretik,
eta kontuak hartzeko orduan barkamena izango duzu.
21 Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,
bekatu egitean agertu zeure damua.
22 Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,
ez itxaron heriotzako ordu arte. 18,22 botoa garaiz bete Zen 30,2-17; Dt 23,22-24; Koh 5,3-6.
23 Botoa egin aurretik, pentsa ongi;
ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa. 18,23 Botoa pentsatuz egin Es 20,25.
24 Oroitu azken eguneko haserre-zigorraz:
Jainkoak aurpegi zorrotzez kontuak eskatuko dizkizu.
25 Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;
aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz. 18,25 oroitu Ik. 11,25.
26 Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,
Jaunak bizkor alda dezake dena.
27 Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti,
bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.
28 Gizaki zentzudunak ezagutzen du jakinduria,
omen egiten dio hau aurkitu duenari.
29 Zentzuz hitz egiten dutenek ere jakinduria agertzen dute,
euria bezain ugari isurtzen esaera egokiak 18,29 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Hobe Jaun bakarrarengan konfiantza, hildakoari bihotz hila atxikitzea baino. .
Nor bere buruaren jabe 18,30 Nor bere buruaren jabe: Titulua grekozko eskuizkribuetan azaltzen da.
30 Ez dakizkizula zeure grinak nagusitu, eutsi zeure gurariei.
31 Zeure grinei amore ematen badiezu,
etsaien irrigarri bihurtuko zara.
32 Ez jarri zeure poza atseginetara emaniko bizimoduan,
garesti ordaindu beharko duzu eta.
33 Zeure zorroan ezer ez daukazunean,
ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz 18,33 Eskuizkribu batzuek eransten dute: hori zeure buruari lakioa jartzea bezala litzateke. . 18,33 jaietan eralgiz txirotu Es 23,20-21.
|