Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ben Sirak 46

Ben Sirak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51

Josue eta Kaleb
46
1 Josue, Nun-en semea, gerlari ausarta izan zen
eta Moisesen hurrengo profeta;
izenak adierazten duenez
46,1 izenak adierazten duenez: Josue izenak Jaunak salbatzen du esan nahi du (ik. Mt 1,21).
,
Jaunaren aukeratuen salbatzaile handi izan zen;
haren aurka altxaturiko etsaiak zigortu zituen;
horrela, Israelek bere ondarea berreskuratu zuen.
46,1 Josue Ir 33,11+.
2 Zer ospea bereganatu zuen eskua altxatu
eta hirien aurka bere ezpata astintzean!
46,2 eskua altxatu Jos 8,18.26.
3 Nor izan zen hain sendo bere aurretik?
Izan ere, berak zuzentzen zituen Jaunaren borrokak.
4 Ez al zen haren aginduz eguzkia gelditu
eta egun bakar bat bi bezain luze bihurtu?
46,4-6 Ik. Jos 10,10-14.
5 Dei egin zion Goi-goikoari, Ahaltsuari,
etsaiek alde guztietatik erasotzen ziotenean,
eta Jaun handiak entzun egin zion
kazkabarra bidaliz izugarrizko indarrez.
6 Nazio etsaiaren aurka oldartu
eta suntsitu egin zuen maldan beherakoan,
nazioek haren arma guztiak ezagut zitzaten,
Jaunaren aurka ari baitziren gerran
46,6 maldan beherakoan: Bet-Horon-eko malda da (ik. Jos 10,10-11). // nazioek haren… gerran: Hebreerazkoak dio: Erabat suntsitzekoak ziren herri guztiek jakin zezaten Jainkoak zaintzen dituela beraien borrokak.
.
Josuek Ahaltsuari jarraitu zion beti
7 eta Moisesen egunetan zintzo jokatu zuen,
Kalebek, Jefuneren semeak, bezalaxe:
batzarrari aurpegi emanez,
herriak bekatu egitea eragotzi zuten
eta marmar gaiztoak isilarazi.
46,7 zintzo jokatu zuen Zen 14,6-10.
8 Eta bi hauek bakarrik atera ziren onik
seiehun mila oinezkoren artean,
aginduriko lurraldean sartu ahal izateko,
esnea eta eztia zerizkion lurraldean.
46,8 Josue eta Kaleb onik atera Zen 14,30. // seiehun mila oinezko 16,10+.
9 Jaunak indarra eman zion Kalebi,
eta zahartzaroa arte iraun zion:
lurraldeko alderdi menditsura
46,9 alderdi menditsua: Kalebi emandako Hebrongo eskualde menditsuaz ari da (ik. Zen 14,24 eta Jos 14,12-15).
igoarazi zuen
eta hura hartu zuten ondorengoek herentzian.
46,9 zahartzaroa arte indarra Jos 14,9-11. // ondorengoek herentzian Zen 14,24; Jos 14,12-15.
10 Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiek
on dela Jaunari jarraitzea.
Epaileak
11 Epaileak ere ospetsu izan ziren, nor bere erara;
haiek guztiak ez ziren desleialkerian erori
46,11 Epaileak: Ik. Ep 2,16 oh. // nor bere erara: H.h., nor bere izenaz. // desleialkerian erori: H.h., prostituzioan erori; prostituzioa idolatriaren irudi da.
,
ezta Jaunarengandik aldendu ere.
Izan bitez beti onespenez gogoratuak!
12 Biziberri daitezela haien hezurrak hilobian
46,12 Biziberri… hilobian: H.h., Lora daitezela haien hezurrak hilobian. Honekin itxaropen bat adierazten du, hau da, gurasoek merezi bezalako ondorengoak epaileengandik sortuko ziren itxaropena, Siraken semearen garaian Jaunarenganako zintzotasuna berrezartzeko gai izango zirenak. Geroago, itxaropen hau berau berpizkundearekiko sinesmenaren adierazpentzat hartu zen.
eta berrizta dadila gizon ospetsu haien izena
beraien ondorengoengan!
Samuel
13 Jaunak maitatua izan zen Samuel.
Jaunaren profeta izanik, erregetza ezarri zuen
eta herriaren buruzagiak gantzutu zituen.
46,13 erregetza ezarri 1 Sm 8–10. // buruzagiak gantzutu 1 Sm 10,1; 16,13.
14 Jaunaren legearen arabera gobernatu zuen batzarra
eta Jaunak Jakoben herriaren alde esku hartu zuen.
46,14 legearen arabera gobernatu batzarra 1 Sm 7,3-6.
15 Bere leialtasunagatik benetako profeta agertu zen,
bere hitzen bidez argi gelditu zen egiazko ikusle zela.
16 Etsaiek alde guztietatik erasotzean,
Jaun ahaltsuari dei egin zion,
arkume bat oparitan eskainiz.
46,16 arkumea eskaini 1 Sm 7,9-10.
17 Orro egin zuen Jaunak zerutik
eta, burrunba handiz, bere ahotsa entzunarazi;
18 buruzagi etsaiak, filistearren printze guztiak
46,18 buruzagi etsaiak: Hebreerazkoaren arabera (ik. 1 Sm 7,13); grekozkoak dio: Tiro hiriko buruzagiak. // filistearrak: Palestinar kostaldeko lautadan bizi zen herria.
,
suntsitu zituen.
19 Betiko loaldiaren aurretik testigantza egin zuen
Jaunaren eta honek gantzututako erregearen aurrean:
«Sekula ez dut inoren ondasunik hartu,
ezta sandalia pare bat ere»,
eta inork ez zuen salatu.
46,19 testigantza egin zuen 1 Sm 12,1-5.
20 Eta hil ondoren ere, egin zioten galderari erantzunez,
erregeari amaiera iragarri zion,
lurpetik ere bere profeta-ahotsa entzunarazi zuen
herriaren gaiztakeria ezabatzeko
46,20 Samuelen iragarpen hauek segur aski Israelen porrotari eta Saul erregearen heriotzari buruzkoak dira (ik. 1 Sm 28,6-25). Ez da erraza azken lerroa interpretatzea; halere, ez dago Samuelen istorioan azken lerroan esanari buruzko ezer.
.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7