Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Santiago 2

Santiago :Sarrera 1 2 3 4 5

Sinesmenak ez du bereizkeriarik egiten
2
1 Ene senideok, ezin elkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan duzuen fedea eta pertsonen artean
2,1 bereizkeriarik ez pertsonen artean 2,9; Jb 34,19.
bereizkeria egitea. 2 Eman dezagun, esate baterako, zuen batzarrean bi gizon sartzen direla, bata aberatsa, urrezko eraztunez eta dotore jantzia, eta bestea pobrea, zarpail jantzia; 3 eta dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten diozuela: «Zatoz, jar zaitez hemen, ohorezko tokian»; pobreari, berriz: «Hago hi hor zutik», edo: «Jar hadi lurrean, nire oinazpikoaren ondoan»; 4 horrela jokatuz, ez al zarete zeuen artean bereizkeriak egiten ari, eta ez al duzue irizpide okerrez epaitzen?
5 Adizue, nire senide maiteok: Ez ote ditu hautatu
2,5 Jainkoak pobreak hautatu 1 Ko 1,26-28. // erreinua ondaretzat jasotzeko Mt 25,34; 1 Ko 6,9-10; 15,50; Ga 5,21.
Jainkoak munduaren begitan pobre direnak, sinesmenez aberats izateko eta bera maite dutenei agindutako erreinua ondaretzat jasotzeko? 6 Zuek, berriz, lotsaz betetzen duzue pobrea. Ez ote dira aberatsak zuek zapaltzen eta auzitegira eramaten zaituztetenak? 7 Ez ote dira horiek zuek daramazuen izen ederra
2,7 zuek daramazuen izen ederra: H.h., zuen gain hots egin den izen ederra: Segur aski, kristauak bataioan hartu duen Jesus Jaunaren izena (ik. Eg 2,38; 10,48).
iraintzen dutenak?
8 Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia
2,8 lege nagusia: H.h., errege-legea. Errege-legea alegia, edota Jainkoarengandik datorrelako, edota Jainkoaren erreinuko legea delako, edota Jesusek emaniko lege nagusia delako.
: Maitatu
2,8 Maitatu… Lb 19,18; Mt 19,19; 22,39; Mk 12,31; Lk 10,27; Erm 13,9; Ga 5,14.
lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto. 9 Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue, eta legeak berak salatzen zaituzte eta errudun egiten. 10 Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da.
2,10 agindu bat bakarra hausten duena Dt 27,26; Mt 5,19; Ga 3,10.
11 Izan ere, ez egin adulteriorik
2,11 ez egin adulteriorik Ir 20,14; Dt 5,18; Mt 5,27; 19,18; Lk 18,20; Erm 13,9. // ez hil inor Ir 20,13; Dt 5,17; Mt 5,21; Mk 10,19; Lk 18,20; Erm 13,9.
esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu. 12 Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala. 13 Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian.
2,13 Jainkoaren eta gizakien errukia Mt 5,7; 18,32-35.
Fedea eta egintzak
14 Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?
2,14 fedea eta egintzak 1,25; 3,13; Erm 2,6.15-16; 3,28; Ga 2,16; 5,6; Ef 2,8-10; Kol 1,10; 1 Ts 1,3; 2 Ts 1,11.
15 Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu, 16 eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek? 17 Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago.
2,17 fedea hila 2,20.26.
18 Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea. 19 Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute
2,19 deabruek ere sinesten dute Mt 8,29; Mk 1,24; 5,7; Lk 4,34.
hori, eta ikaraz daude.
20 Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa
2,20 alferrikakoa: Eskuizkribu askok hila diote.
dena? 21 Ez al zuen Jainkoak gure guraso Abraham
2,21 gure guraso Abraham Is 51,2; Mt 3,9; Lk 16,24.27.30; Jn 8,39.53; Erm 4; Ga 3,6-9. // Isaak Has 22,9.12.
zuzentzat hartu egin zuenarengatik, hau da, bere seme Isaak aldare gainean eskaintzeagatik? 22 Ikusten duzu, beraz, Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun
2,22 Abrahamen fedeak egintzak zituen lagun Heb 11,17.
, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera. 23 Horrela bete zen Liburu Santuak dioena: Abrahamek
2,23 Abrahamek… Has 15,6; Erm 4,3.9.22; Ga 3,6. // Abrahami Jainkoaren adiskide deitu Is 41,8; 2 Kro 20,7.
sinetsi egin zion Jainkoari eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen, eta «Jainkoaren adiskide» deitu zitzaion. 24 Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez
2,24 egintzen bidez… eta ez fede hutsez: Itxura batean, Santiagoren adierazpen hau Pauloren printzipio nagusiari kontrajartzen zaio, Pauloren arabera Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez zuzenesten edo onartzen baitu Jainkoak gizakia, eta ez legea betetzeagatik (ik. Erm 1,17; 3,20-30; Ga 2,16). Hala ere, kontrakotasuna itxurazkoa besterik ez da, bi idazleek arazo berari ikuspuntu ezberdinetik begiratzen diotelako sortua. Hain zuzen, Paulorentzat ere, fedea alferrikakoa izango litzateke eraginkorra ez balitz eta maitasun-egintzak sortuko ez balitu.
. 25 Horrelaxe gertatu zen Rahab
2,25 Rahab Jos 2,4.15; 6,17; Heb 11,31.
emagalduarekin ere. Ez ote zuen Jainkoak zuzenetsi egin zuenagatik, hebrear ikertzaileak etxean hartu eta, gero, beste bide batetik joanarazi zituelako, alegia? 26 Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7