Tobitek berriro ikusi
11
1 Ninive ondoan dagoen Kaserin 11,1 Kaserin: Ez dakigu zein zen hiri hau. hirira hurbiltzean, esan zion Rafaelek Tobiasi:
2 «Badakizu nolako egoeran utzi genuen zuen aita.
3 Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko».
4 Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra 11,4 behazuna: Ik. 6,4.9. // zakurra: Testu laburretik hartua; testu luzeak Jauna dio. Latinezko itzulpenak, Vulgatak, zakurra aurreratu egin zen eta, poza adierazteko, isatsari eragiten zion dio. haien atzetik joan zen.
5 Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain. 11,5 semea bidean 10,7.
6 Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin». 11,6 bidelagunarekin 5,10.16-17.
7 Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla.
8 Igurtzi begiak behazunaz. Sendagaiak desegingo dio eta kenduko begietako lausoa, eta zuen aitak ikusiko du berriro argia». 11,8 behazunaz 6,9.
9 Anak lasterka joan eta lepotik heldu zion semeari, esanez: «Ene seme, ikusi zaitut berriro! Hil naiteke orain!» Eta negarrez hasi zen. 11,9 Hil naiteke orain Has 46,30.
10 Tobit jaiki eta, behaztopaka, atariko atetik irten zen.
11 Hurbildu zitzaion Tobias arrainaren behazuna eskuan zuela eta, besotik heldurik, haize eman zion begietara eta esan: «Izan adore, aita!» Orduan, sendagaia begietan eman eta bertan atxiki 11,11 bertan atxiki: Grekozko aditza iluna da; honela ere irakur daiteke: eta erre egin zion. zion une batez. 11,11 Izan adore 5,10+.
12 Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik. 11,12 mintz-itxurako zerbait Eg 9,18.
13 Tobitek, orduan, semeari lepotik heldu eta negarrari eman zion, esanez: «Ikusten zaitut, ene seme, nire begien argi hori!»
14 Eta gero:
«Goretsia Jainkoa!
Goretsia beraren izen handia!
Goretsiak
beraren aingeru santu guztiak!
Babes gaitzala Jaunak beti!
Goretsiak beraren aingeru guztiak
menderen mendetan!
Zigortu egin ninduen Jaunak,
baina orain ikusten dut berriro
neure seme Tobias». 11,14 Zigortu egin ninduen 13,2.5.10; Dt 32,39.
Tobit Sararen bila
15 Tobias etxera sartu zen pozik, Jainkoa aho betean 11,15 aho betean: Testu luzeak gorputz osoz (grekoz sôma) dio, baina aho betean (grekoz stoma) irakurri behar da. goretsiz. Eta adierazi zion aitari joan-etorria ongi burutu zuela, bazekarrela dirua eta ezkondu ere egin zela Sararekin, Raguelen alabarekin. Eta gehitu zuen: «Badator; honez gero Ninivetik hurbil da». 11,15 pozik, Jainkoa aho betean goretsi 11,16; 10,14. // bazekarren dirua 4,20; 5,3.
16 Tobit, alai eta Jainkoa goretsiz, bere errainaren bila abiatu zen Niniveko atera. Niniveko jendea, Tobit itsumutilik gabe, bakarrik eta sendo zebilela ikustean, txunditua gelditu zen. Jainkoa errukitu zitzaiola eta begiak zabaldu zizkiola zioen Tobitek denen aurrean.
17 Bere seme Tobiasen emazte Sara aurkitzean, agurtu egin zuen, esanez: «Ongi etorri, ene alaba! Goretsia gure etxera ekarri zaituen zure Jainkoa! Bedeinkatua zuen aita! Bedeinkatua ene seme Tobias! Eta bedeinkatua zu, ene alaba! Ongi etorri! Sartu zeure etxera. Izan ditzazuela bedeinkazioa eta alaitasuna. Sar zaitez, alaba!»
18 Egun hura oso pozgarria izan zen Niniveko judu guztientzat.
19 Tobiten iloba Ahikar eta Nadab 11,19 Pertsonaia honi Nadan deritza Ahikarren Jakinduria liburuan (ik. 14,10). ere Tobiten etxera joan ziren bozkarioz beterik. 11,19 Ahikar 1,21; 2,10. // Ahikar eta Nadab 14,10.
|