Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Tobit 14

Tobit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

14
1 Horrela bukatu zuen Tobitek bere esker-kantua.
PROTAGONISTEN HERIOTZA (14,2-15)
Tobiten heriotza
2 Tobit bakean hil zen ehun eta hamabi urte zituela, eta Niniven ehortzi zuten ohore handiz. Hirurogeita bi urte zituen itsutu zenean. Ikusmena berreskuratu ondoren, aberats bizi izan zen, limosnak eginez, Jainkoa egunero goretsiz eta beraren handitasuna ospatuz.
14,2 ehortzi ohore handiz 4,3; 14,11. // limosnak eginez 12,8-9. // Jainkoa goretsiz 12,6.17-18.20.
3 Hilzorian zegoela, bere seme Tobiasi dei egin eta agindu hauek eman zizkion: «Ene seme, hartu zeure seme-alabak
14,3 bere semeari dei egin 4,3; Has 47,29; 49,1; 1 Erg 2,1.
4 eta zoaz laster Mediara. Sinesten dut nik Jainkoak Nahum
14,4 Media: Ik. 1,4 oh. // Nahum: Profeta haren liburua aipatzen da. Testu laburrak, hala ere, Jonas dakar (ik. Jon 3,4).
profetaren bitartez Niniveren kontra esana. Gertatuko da guztia eta Asiria eta Niniveren gainera etorriko. Gertatuko da Jainkoak bidali dituen Israelgo profetek esana. Profezia horiek dioten horretatik ez da ezer gertatu gabe geldituko. Dena gertatuko da bere garaian. Asirian eta Babilonian baino seguruago bizi ahal izango da jendea Median. Badakit eta sinesten dut beteko dela eta gertatuko Jainkoak esan duen guztia; profezia horietako batek ere ez du huts egingo. Israelen bizi diren gure senideak barreiatu eta erbesteratu egingo dituzte lurralde eder hartatik. Israel osoa eremu bihurtuko da, baita Samaria eta Jerusalem ere, eta Jainkoaren etxea hondatua eta kiskalia geldituko da aldi baterako.
14,4 Gertatuko da guztia 14,15. // Samaria 2 Erg 17,5-6. // Jerusalem 2 Erg 25,1-21. // Jainkoaren etxea kiskalia 2 Erg 25,9; Is 64,10.
5 Jainkoak, hala ere, errukiz hartuko ditu berriro israeldarrak eta beren lurraldera, Israelera, itzularaziko. Berriro eraikiko dute tenplua; baina ez lehengoa bezain bikaina, erabakitako garaia bete arte bederen. Ondoren, erbesteratu guztiak itzuliko dira eta bikain berreraikiko dute Jerusalem. Eta Jainkoaren etxea ere berreraikiko dute bertan, Israelgo profetek esan bezala.
14,5 itzularaziko Esd 1,1-5; 2 Kro 36,22-23. // Berriro eraikiko dute tenplua Ag 1,14; 2,3; Esd 3,8-12. // profetek esan bezala Ez 40–42; Ag 2,9.
6 Munduko herrialde guztietan denak bihozberrituko dira eta begirune izango diote benetan Jainkoari. Bota egingo dituzte gezurrez engainatzen zituzten idoloak eta zinez goretsiko dute mendeetako Jainkoa.
14,6 denak bihozberrituko Jr 16,19-21; Sal 22,28; 86,9; 102,22-23.
7 Egun haietan, salbatutako israeldar guztiak, Jainkoaz benetan oroituz, bildu eta Jerusalemera itzuliko dira, eta seguru biziko betiko, Jainkoak emango dien Abrahamen lurraldean. Jauna zinez maite dutenak poztuko dira; baina bekatua eta gaiztakeria egiten dutenak suntsitu egingo ditu lurretik.
14,7 seguru biziko Lb 26,5; Jr 32,37; Ez 34,28. // Abrahamen lurraldean Ez 33,24. // suntsitu lurraldetik Sal 37,38; 104,35.
8-9 «Ene seme-alabak, hona hemen nire aginduak: Zerbitzatu benetan Jainkoa eta egin atsegin zaiona. Erakutsi zeuen seme-alabei zuzen jokatzen eta limosna egiten, Jainkoaz oroitzen eta une guztietan bera benetan eta indar guztiz goresten. Eta zuk, seme, alde egizu Ninivetik, ez gelditu bertan. Nire ondoren ama ehortz dezazunean, ez gelditu gau bat ere hiri honen inguruan, ikusten ari bainaiz hiri honetan gaiztakeria handia dagoela eta iruzur asko egiten dela, inor ere lotsatu gabe.
14,8-9 une guztietan Jauna goretsi 4,19. // ama ehortz dezazunean 4,4.
10 Begira, seme, Nadabek bere aitaorde Ahikarri egin ziona, bizirik hilobiratu
14,10 bizirik hilobiratu: Antzina hartan oso ezaguna zen Ahikarren Jakinduria izeneko liburuak dioena aipatzen da hemen: Gezurrezko salakuntzak eginez, Ahikar giltzapean sar zezaten lortu zuen Nadabek; baina, egia jakitean, Ahikar presondegitik atera eta Nadab sartu zuten.
baitzuen. Jainkoak, ordea, berari itzuli zion zitalkeria hura: Ahikar argitara atera baitzuen eta Nadab, berriz, betiko ilunpetara eraman, Ahikar hil nahi izan zuelako. Limosna egin ohi zuelako atera zen onik Ahikar, Nadabek hiltzeko jarri zion tranpatik; Nadab bera, ordea, tranpa hartan erori zen eta galdu.
14,10 Limosna egin ohi zuelako 2,10; 4,10; 12,9.
11 Ikus, bada, ene seme-alabok, zer dakarren limosna egiteak eta zer gaiztakeriak; honek hil egiten du. Niri badoakit oraintxe bizia».
Etzan zuten ohean eta hil egin zen. Ohore handiz ehortzi zuten.
14,11 Ohore handiz ehortzi 4,3; 14,2.
Tobiasen heriotza
12 Ama hil zitzaionean, aitaren ondoan ehortzi zuen Tobiasek. Gero, bere emaztearekin
14,12 bere emaztearekin: Testu laburrak eta seme-alabekin eransten du (ik. 10,11).
Mediara alde egin eta Ekbatanan bizi izan zen, Raguel bere aitaginarrebaren etxean.
14,12 aitaren ondoan ehortzi 4,4; 14,8-9. // Mediara 14,4.
13 Egoki zaindu zituen aita-amaginarrebak beren zahartzaroan eta Mediako Ekbatanan ehortzi. Bera izan zen Raguelen ondasunen oinordeko, baita bere aita Tobitenena ere.
14,13 ondasunen oinordeko 6,12; 8,21.
14 Denek estimatua hil zen ehun eta hamazazpi urterekin.
15 Hil aurretik jakin zuen nola hondatu zuten Ninive eta ikusi zituen Kiaxarek
14,15 Testu luzeak h.h. Akiakar dio, eta testu laburrak Nabukodonosor eta Asuero. Baina Kiaksar esan behar zukeen; izan ere, Ninive hondatu zuten erregeak Mediako Kiaxare (612an) eta Babiloniako Nabopolasar (606an) izan ziren.
, Mediako erregeak, Mediara erbesteratutako ninivetarrak. Tobiasek Jainkoa goretsi zuen Ninive eta Asiriako jendeari egin zionagatik, eta hil aurretik poztu ahal izan zen Niniveri gertatuagatik, eta Jainko Jauna goretsi zuen menderen mendetan.
14,15 nola hondatu zuten Ninive 14,4. // poztu ahal izan zen Niniveri gertatuagatik Na 3,19.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7