Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Tobit 5

Tobit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Biderako laguna aurkitu Tobiasek
5
1 Orduan, erantzun zion Tobiasek bere aita Tobiti:
–Aita, egingo dut agindu didazun guztia. 2 Baina nola eskura dezaket Gabaelen etxean dagoen diru hori, elkar ezagutzen ez dugularik? Zein ezaugarri eman diezaioket ezagut nazan, sinets diezadan eta dirua eman? Gainera, ez dakit Mediarako
5,2 Media: Ik. 1,14 oh.
bidea ere.
3 Tobitek ihardetsi zion:
–Agiria
5,3 Agiria: Ondasunak gordetzeaz itun-araudiak dioena era oso berezian betetzen da hemen (ik. Ir 22,6-12; Lb 5,21-26).
idatzi eta biok sinatu ondoren, erdibitu egin nuen, biok erdibana izateko. Gero, Gabaelen zatia diruaren ondoan ipini nuen. Duela hogei urte utzi nuen dirua han. Orain, seme, bilatu biderako konfiantzazko lagunen bat; ordainduko diogu saria zu handik itzultzean. Zoaz eta hartzazu diru hori Gabaelen etxetik.
5,3 Agiria 9,2.5.
4 Mediara joaten lagunduko zion eta bidea jakingo zuen norbaiten bila atera zen Tobias. Kanpoan, Rafael aingerua aurkitu zuen zutik bere aurrean, baina ez zion antzeman Jainkoaren aingerua zenik.
5,4 Rafael 3,17. // ez zion antzeman Ep 13,16.
5 Eta galdetu zion:
–Nongoa zara, gazte?
Hark erantzun:
–Israeldarra naiz, zutarren artekoa. Lan bila etorria nauzu hona.
Tobiasek galdetu zion:
–Ba al dakizu Mediarako bidea?
6 Eta hark:
–Bai, sarritan izana naiz bertan eta oso ongi dakizkit harako bide guztiak. Maiz joan izan naiz Mediara eta hango Rage hirian bizi den gure herritar Gabaelen etxean egona naiz ostatuz. Bi eguneko bidea dago Ekbatanatik Ragera
5,6 Bi eguneko… Ragera: Egia esan, bost edo hamar aldiz denbora gehiago behar da bide hori egiteko.
, biak mendian baitaude.
7 Tobiasek esan zion:
–Itxaron, gazte, aitari esatera noa eta. Lagundu egin behar didazu hara joaten. Emango dizut ordaina.
5,7 Emango dizut ordaina 5,15-16.
8 Eta hark:
–Ongi da. Itxarongo dizut, baina ez luzatu.
9 Tobias bere aita Tobiti adieraztera joan zen eta esan zion:
–Begira, aurkitu dut bat; gure herritarra da, israeldarra.
Tobitek, orduan:
–Dei egiozu; zein senitarte eta leinutakoa den eta zuri lagun egiteko konfiantzazkoa den jakin behar dut, seme.
10 Atera eta dei egin zion Tobiasek:
–Gazte, gure aitak dei egiten dizu.
Aingerua etxean sartzean, Tobitek agurtu zuen lehenbizi. Hark erantzun zion:
–Zorion ugari opa dizut!
Tobitek ihardetsi:
–Zer zorion izan dezaket? Itsutua nago, ez dut egun-argirik ikusten. Hemen nago ni ilunpetan, argirik ikusten ez duten hildakoen antzera. Bizi naizelarik, hildakoen artean bezala nago. Jendearen ahotsa entzuten dut, baina ez dut ezer ikusten.
Hark esan zion:
–Izan adore, Jainkoak laster sendatuko zaitu eta! Izan adore!
Tobitek, orduan:
–Nire seme Tobiasek Mediara joan nahi du. Lagunduko al zenioke eta gidatu? Emanen dizut ordaina, ene anaia.
Hark erantzun zion:
–Bai, laguntzeko eran nago; badakizkit bide guztiak. Maiz izana naiz Median eta ibilia hango lautada eta mendietan. Badakizkit bide guztiak.
5,10 Itsutua nago 2,10. // Izan adore 7,17; 8,21; 11,11.
11 Tobitek galdetu zion:
–Ene anaia, zein senitarte eta leinutakoa zaitugu? Esadazu.
12 Hark erantzun:
–Zer axola dizu zein leinutakoa naizen?
Baina Tobitek, berriro:
–Anaia, jakin egin nahi dut noren seme zaren eta nola duzun izena.
13 Hark, orduan:
–Azarias nauzu, Ananias ospetsuaren semea, zure herritarretakoa.
14 Eta Tobitek:
–Ongi etorria, anaia! Ez hartu txartzat zure senitartea egiaz zein den jakin nahi izatea. Gertatzen da, senide zaitugula eta etxe on eta jatorrekoa, gainera. Ezagunak nituen Ananias eta Natan, Semelias ospetsuaren bi semeak. Nirekin joan ohi ziren Jerusalemera eta elkarrekin gurtu ohi genuen Jauna. Haiek ez ziren okertu. Jende ona da zure senitartea eta jatorri onekoa zara. Izan ongi etorria!
5,14 Jerusalemera 1,6-7.
15 Eta gehitu zuen:
–Egun bakoitzari dagokion saria
5,15 Egun… saria: H.h. eguneko drakma bat. Drakma (edota erromatarren garaiko denarioa; ik. Mt 20,2) zen egun bateko lanarengatik eman ohi zuten dirua.
emanen dizut eta biderako behar duzun guztia, neure semeari bezala. 16 Lagun iezaiozu nire semeari eta lansariaz gainera beste zerbait ere emanen dizut.
17 Hark esan zion:
–Bai, lagunduko diot, ez izan beldurrik. Ongi joango gara eta ongi itzuliko zuregana, bidea segurua da eta.
Tobitek, orduan:
–Bedeinka zaitzala Jaunak, anaia!
Gero, bere semeari dei egin eta esan zion:
–Seme, presta ezazu biderako behar duzuna eta abia zaitez lagun honekin. Zeruko Jainkoak zain zaitzatela han, eta ekar zaitzatela berriro onik niregana. Izan dezazuela zeuekin beraren aingerua bidean zuek zaintzeko, ene seme!
Biderako prestaturik, bere aita-amak besarkatu zituen Tobiasek. Aitak esan zion:
–Ongi ibili!
5,17 Izan dezazuela… aingerua bidean Has 24,7.40; Ir 23,20; Sal 91,11.
18 Amak, negarrez, esan zion Tobiti:
–Zergatik bidali duzu gure semea? Bera da geure ondoan dugun laguntza bakarra. 19 Zertarako dirua eta dirua? Ez du ezer ere balio gure semearen aldean
5,19 semearen aldean: Grekozko testua iluna da.
. 20 Aski dugu bizitzeko Jaunak eman diguna.
5,20 Aski dugu 4,21.
21 Senarrak ihardetsi zion:
–Ez kezkatu! Ongi ibiliko da gure semea, bai joatean, bai etortzean. Ikusiko duzu nola itzuliko zaizun onik.
5,21 Ez kezkatu 6,16.18; 10,6.
22 Ez kezkatu, ez larritu berarengatik, ene emazte, aingeru ona baitu lagun. Ongi egingo du joan-etorria eta onik itzuliko zaigu.
5,22 aingeru ona 5,17+.
23 Orduan, amak negar egiteari utzi zion.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7