Lehenengo gaua
8
1 Afalostean, lotara joateko prestatu eta logelan sartu arte lagundu zioten mutilari.
2 Rafaelek esandakoaz oroiturik, Tobiasek arrainaren gibela eta bihotza zorrotik atera eta usainkiak erretzeko su-ontzian ipini zituen.
3 Arrain-usainak atzera eragin zion demonioari eta Egiptoko bazterretaraino 8,3 Egiptoko bazterretaraino: Testu laburrak Egipto Garairaino dio. Munduaren bukaera edota espiritu gaiztoen sorlekuaren irudi da hemen Egipto. egin zuen ihes airean. Rafaelek, atzetik joan, lotu eta esku-oinak kateatu zizkion bertan. 8,3 ihes egin Mt 12,43. // kateatu Mt 12,29; Ap 20,2.
4 Raguel eta Ednak gelatik atera eta atea itxi zutenean, Tobiasek jaiki eta esan zion Sarari: «Ene emazte, jaiki, otoitz egin eta eska diezaiogun Jaunari gutaz errukitu eta eman diezagula osasuna». 8,4 otoitz egin 6,18. // gutaz errukitu eta eman… osasuna 6,18+.
5 Jaiki zen, bada, Sara eta otoitzean hasi ziren biak, osasuna eman ziezaiela Jaunari eskatuz.
Tobiasen otoitza
Tobiasek esan zuen:
«Goretsia zu,
gure arbasoen Jainkoa!
Goretsia zure izena
gizaldi eta gizaldietan!
Gorets zaitzatela
zeruek eta izaki guztiek
menderen mendetan! 8,5 Goretsia DnGr 1,26.
6 Zeuk egin zenuen Adam,
zeuk egin zenuen Eva emaztea ere,
gizonaren lagun eta euskarri
izan zedin,
eta biengandik sortu giza arraza.
Zeuk esan zenuen:
“Ez da on gizona bakarrik egotea;
egin diezaiodan dagokion laguna”. 8,6 Adam Has 2,7. // Eva Has 2,21-22.
7 Horra, bada:
neure ahaide honekin ezkondu naiz,
ez grina txarra asetzeko,
zuzen jokatzeko 8,7 zuzen jokatzeko: Legez kontrako ezkontzarik ez egitearren (ik. 4,12 eta oh.), baizik eta Jainkoaren asmoari erantzun eta Sararen ahaide hurrekoa izateak dakarkion erantzukizuna bete nahirik. asmoz baizik.
Erruki zakizkigu, beraz,
eta egizu biok elkarrekin
hel gaitezela zahartzarora».
8 Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»
9 Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.
Aitaren kezka
10 Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».
11 Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,
12 esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».
13 Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen.
14 Gelatik atera eta esan zuen neskameak: «Bizirik dago, ez zaio ezer gertatu!»
Raguelen otoitza
15 Orduan, Raguelek zeruko Jainkoa goretsi zuen 8,15 Testu luzeak goretsi zuten dio; guk testu laburretik hartu dugu goretsi zuen, 16. tx.ean esango dena kontuan izanik. , esanez:
«Goretsia zu, Jainkoa,
zinezko gorespen guztiz!
Goretsia zu menderen mendetan! 8,15 Goretsia 3,11+.
16 Goretsia zu,
pozez bete nauzulako,
ez baita gertatu nik uste nuena.
Zure erruki handiari dagokionez
hartu gaituzu.
17 Goretsia zu,
seme eta alaba bakar hauen gupida
izan duzulako.
Agertu, Jauna, zeure errukia
eta salbamena.
Egizu hauen bizitza
alai eta zoriontsu iragan dadin». 8,17 seme eta alaba bakar 3,15; 6,15.
18 Eta eguna argitu baino lehen, hilobia berriro betetzeko agindu zien morroiei.
Eztei-otordua
19 Raguelek ogia ugari egiteko esan zion emazteari. Gero, ukuilura joan eta bi idi eta lau ahari harturik, presta zitzatela agindu zuen. Eta hasi ziren dena antolatzen. 8,19 ogia ugari… ukuilura Has 18,6-7.
20 Raguelek Tobiasi deitu eta, zin eginez, esan zion: «Hamalau egunez 8,20 zin eginez: Testu laburretik hartu ditugu hitz hauek, 9,34 eta 10,8 tx.etan esango dena ulertzeko beharrezkoak baitira. // Hamalau egunez: Eztei-jaiak, gehienetan, zazpi egunekoak izan ohi ziren (ik. Has 29,27; Ep 14,10-12). ez zara hemendik mugituko. Hemen geldituko zara nire etxean jaten eta edaten eta nire alabaren bihotza alaitzen, asko sufritu baitu. 8,20 ez zara hemendik mugituko Has 24,54-55. // alaitu Dt 24,5.
21 Gero, nire ondasunen erdia hartu eta itzuliko zara onik aitaren etxera. Beste erdia ere zuena izanen da emaztea eta biok hilko garenean. Izan adore, seme, Edna eta biok ere aita-ama gaituzu eta. Zure emazte eta bion ondoan gaituzu gaurdanik eta betiko. Izan adore, seme!» 8,21 nire ondasunen erdia 6,12. // Izan adore 5,10+.
|