Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Titori 3

Titori :Sarrera 1 2 3

Sinestedun guztien betebeharrak
3
1 Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon.
3,1 agintarien menpeko Erm 13,1; 1 Tm 2,2; 1 P 2,13.
2 Ez dezatela inor irain eta ez daitezela sesiozale izan, bihozbera baizik, gizaki guztientzat otzantasunez beteak.
3,2 Ik. 2 Tm 2,24.
3 Gu ere, noizbait, burugabe, errebelde, bide-galdu, edozein grina eta atseginkeriaren menpeko izanak gara, gaiztakerian eta bekaizkerian bizi izanak, gorrotagarri eta elkarren gorrotatzaile.
3,3 Gu ere, noizbait, burugabe 1 Ko 6,11; Ef 2,2-3; 5,8; 1 P 4,3.
4 Baina orain Jainko gure Salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitasuna agertu da
3,4 Jainko gure Salbatzailea 1 Tm 1,1+. // bihotz ona eta maitasuna agertu 2,11. Ik. Ef 2,4.
5 eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz
3,5 jaioberritzen gaituen garbikuntzaz: H.h., jaioberritzeko bainuaz. Segur aski, bataioaz esana.
eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz;
3,5 bere errukiari esker salbatu gaitu 2 Tm 1,9+. // jaioberritzen gaituen garbikuntzaz Ef 5,26. // Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz Jn 3,3.5; Ef 4,23-24.
6 Espiritu hori oparo isuri zigun Jainkoak Jesu Kristo gure Salbatzailearen bitartez;
3,6 Espiritu hori isuri zigun Jl 3,1; Eg 2,4; Erm 5,5+.
7 horrela, Jainkoak bere onginahiaz onartu gaituelarik, itxaro dugun betiko biziaren oinordeko bilakatu gara.
3,7 Jainkoak bere onginahiaz onartu Erm 1,17+. // betiko biziaren oinordeko Erm 8,17.24.
Titori burubideak
8 Doktrina hau sinesgarria da, eta gauza hauetaz zuk finko irakastea nahi dut, Jainkoarengan sinetsi dutenak egintza onetan lehenengo izaten lehia daitezen. Gauza hauek gizakientzat on eta mesedegarri dira.
3,8 Doktrina sinesgarria 1 Tm 1,15+.
9 Eztabaida zoroak, ordea, jatorri-zerrendak
3,9 jatorri-zerrendak: Ik. 1 Tm 1,4 oh.
, sesioak eta legeari buruzko auziak utzi alde batera, hutsalak baitira eta ezertarako on ez.
3,9 Eztabaida zoroak, jatorri-zerrendak 1 Tm 1,4+, 1,6+.
10 Alderdikeriak sustatzen dituena
3,10 Alderdikeriak sustatzen dituena: H.h., Gizon heretikoa. Kristau-mintzairan, heretikoa hauxe da: egia batzuk hautatu eta beste batzuk baztertzen dituena, horrela batasuna apurtuz eta eliz elkartean alderdikeriak sortuz.
, behin eta birritan zentzarazi ondoren, bota ezazu elkartetik,
3,10 behin eta birritan zentzarazi ondoren Mt 18,15-17.
11 halakoa oker dabilela, bekatari dela eta bere burua gaitzesten duela jakinik.
3,11 halakoa oker dabil 1 Tm 6,3-5.
12 Artemas nahiz Tikiko zuregana bidaliko ditudanean, zatozkit lehenbailehen Nikopolisera
3,12 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh. // Nikopolis: Grezia mendebaldeko itsasbazterrean zegoen hiria.
, negua bertan igarotzeko asmoa baitut. 13 Zenas legegizonari eta Apolori
3,13 Apolo: Ik. Eg 18,24 oh.
eskura iezaiezu arretaz biderako behar dutena, ezer falta ez dakien. 14 Gutarrek ere ikas dezatela egintza onetan lehenengoak izaten, premiazko beharrei aurre eginez, gizaki onuragabe izan ez daitezen.
3,14 egintza onetan lehenengoak 2,14; 3,8; 2 Tm 2,21; 3,17. // premiazko beharrei aurre egin Ef 4,28.
Azken agurra
15 Nirekin dauden guztiek agurtzen zaituzte. Agurtu sinesmenean adiskide ditugun guztiak.
Grazia zuekin guztiokin
3,15 Ohi denez, eskuizkribu askok Amen eransten dute.
.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7