Jaunarengana zuzendu, ez sasijainkoengana
10
1 Eskatu Jaunari
udaberriko euriak;
tximistak sortzen dituen Jaunak
bidaliko ditu euri-zaparradak,
emango dio
nori bere soroko fruitua. 10,1 Jaunak euria bidali Dt 11,14; 28,12; 1 Erg 18,41-45. // tximistak sortu Sal 135,7.
2 Sasijainkoek, ordea,
erantzun hutsalak ematen dituzte,
igarleek
gezurrezko agerpenak azaltzen,
amets zoroak kontatzen,
baliogabeko pozbideak iragartzen.
Horregatik dabiltza galduak
noraezean,
artzain gabeko ardiak bezala. 10,2 agerpen gezurrezko eta hutsal Ez 12,22-24; 22,28. Ik. 13,3+. // artzain gabeko ardiak Ez 34,5; Mt 9,36.
Erbestetuak Jaunak herrira itzularaziko
3 Honela dio Jaunak:
«Artzainen aurka
pizten da nire haserrea,
nagusiei 10,3 nagusiei: H.h., akerrei; akerra nagusi eta herri-gidarien irudi da; hemen, artzain eta nagusi tituluak errege atzerritarrei aplikatzen zaizkie. kontuak eskatuko dizkiet.
Nik, Jaun ahalguztidun honek,
zainduko dut neure artaldea,
Judako herria, eta zaldi ohoretsu
bihurtuko dut guduan. 10,3 Artzainen aurka Ez 34,2+.
4 Judatik aterako dira 10,4 Judatik aterako dira: Hau da, herriaren buru eta gidariak ez dira aurrerantzean atzerritarrak izango.
beronen buruzagiak,
giltzarria bezain sendo,
kanpadendaren taketa bezain tinko,
guda-uztaia bezain gogor.
5 Gudari adoretsu izango dira,
kaleko lokatza bezala
zapalduko dituzte etsaiak guduan.
Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelako
egingo dute borroka;
lotsatan utziko dituzte
etsaien zaldizkoak. 10,5 Ni, Jauna, haiekin 8,23+.
6 Judako herria
gudurako sendotuko dut,
Joseren ondorengoei
garaipena emango diet,
berriro aberrira eramango ditut,
haietaz errukitu naizelako,
eta sekula zapuztu ez banitu bezala
izango dira.
Jauna naiz ni, haien Jainkoa,
eta erantzungo diet haien erreguei. 10,6 herria sendotuko 10,12; 12,5. // berriro aberrira eramango 8,8+. // errukituko naiz Is 54,6-8. // Jauna naiz eta erantzungo diet Is 41,17.
7 Israeldarrak
gudaria bezain adoretsu izango dira;
alai egongo dira,
edanak baleude bezala;
hori ikustean,
haien seme-alabak alaituko dira,
poz-pozik jarriko dira
Jaunak egindakoagatik.
8 Txistua joko dut denak biltzeko,
neuk askatu baititut;
lehenago bezain ugari izango dira. 10,8 Txistua jo biltzeko Is 5,26.
9 Atzerritarren artean
sakabanatu nituen,
baina han urrutian ere
gogoratuko dira nitaz,
seme-alabak haziko dituzte 10,9 seme-alabak haziko dituzte: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren seme-alabekin bizirik iraungo dute dio.
eta itzuli egingo dira. 10,9 Atzerritarren artean sakabanatuak 2,2; Jr 31,10; Ez 11,16. // gogoratuko dira nitaz Jr 51,50; Ez 6,9; Nk 3,21-22. // itzuliko Dt 30,1-5; Ba 2,30-34.
10 Egiptotik itzularaziko ditut,
Asiriatik bilduko;
Galaad eta Libanoraino 10,10 Galaad: Palestinatik ekialdera dago; Libano, berriz, iparraldera. ere
eramango ditut,
eta, hala ere,
ez dute behar hainbat leku izango. 10,10 Galaad Os 12,12; Mi 7,14.
11 Haiek Egiptoko itsasoa 10,11 Egiptoko itsasoa: Testuinguruaren arabera; hebreerazkoak Itsaso estua delako esamolde arraroa dakar. igarotzean,
itsas uhinak baretuko ditut,
Nilo hondoa agortu egingo da.
Asiriaren harrokeria
apaldua izango da
eta Egiptoren
aginte-makila kendua. 10,11 itsasoa igaro Ir 14,21-22; Is 51,10; Sal 106,9. // Asiria apaldua Is 10,12.15.
12 Neuk, Jaun honek, emango diet
indarra
eta nire izenean
egingo dute aurrera.
Nik, Jaunak, esana». 10,12 Jaunaren izenean aurrera egin Mi 4,5.
|