Zortzigarren ikuskaria: lau gurdiak
6
1 Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.
2 Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak, 6,2 zaldiak 1,8+.
3 hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.
4 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:
–Zer esan gura dute, jauna?
5 Aingeruak erantzun zidan:
–Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz. 6,5 Zeruko lau haizeak Jr 49,36; Ez 37,9; Dn 7,2; 11,4. // mundu osoaren Jabe 4,14+.
6 Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz 6,6 hegoaldeko lurralderantz: Segur aski, jatorrizko testua aldatua dago, 6,1-3 pasarteko lau zaldi-taldeak hirutan gelditu baitira, eta bi norabide bakarrik azaltzen baitira. .
7 Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien:
–Joan eta zeharkatu lurbira osoa.
Horixe egin zuten.
8 Eta Jaunak dei egin eta esan zidan:
–Hara, iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea 6,8 iparraldeko lurraldea: Ik. 2,10 oh. // baretzen dute… haserrea: Honela ere itzul daiteke: kokaraziko dute nire espiritua iparraldeko lurraldean; israeldar erbesteratuen gain, noski. .
Josue koroatua
9 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
10 «Zoaz gaur berton Sofoniasen seme Josiasen etxera eta hartu Heldai, Tobias eta Jedaiasen, Babiloniatik itzuli diren erbestetu horien, emaitzak.
11 Har itzazu urrea eta zilarra, egizu koroa eta ezarri buruan Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari 6,11 Josue apaiz nagusia: Josue apaiz nagusiaren ordez Zorobabel gobernaria azaltzen zen hemen jatorrizko testuan; hala eskatzen du jarraiko iragarpenak: Zorobabel Daviden jatorrikoa zen eta tenpluaren berreraikitzailea (ik. 6,13). Aldaketa honen bidez, erbeste osteko elkartearen gobernuan apaizgoak lortu zuen lehentasuna adierazten da. . 6,11 Josue apaiz nagusia 3,1+.
12 Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena:
«Hona “Ernamuin 6,12 Ernamuin: Ik. 3,8 oh. ”
deitua den gizona;
horren etorreran
dena erneberrituko da;
berriro jasoko du
Jaunaren tenplua.
13 Bera da Jaunaren tenplua
jasoko duena;
ohorez betea izango da
eta errege-aulkian jesarriko
gobernatzeko;
apaiza ere bere aulkian jesarriko da,
eta zeharo bat etorriko dira biak. 6,13 bat etorriko biak Ik. 4,14.
14 Koroa Jaunaren tenpluan
geratuko da,
Heldaik 6,14 Heldai: 6,9 tx.aren arabera zuzendua; hebreerazkoak aldatua dakar izena: Helem. , Tobiasek
eta Jedaiasek egindakoaren
eta Sofoniasen seme Josiasen
bihotz-zabalaren oroigarritzat.
15 Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esana
benetan betetzen baduzue,
urruti daudenak ere etorriko dira
Jaunaren tenplua jasotzera».
Orduan jakingo duzue
Jaun ahalguztidunak
bidali nauela zuengana. 6,15 Jaunaren esana bete Dt 28,1. // urruti daudenak ere 2,10-11. // tenplua jasotzera Ag 1,8.14. // Zakariasen misioa 2,12+.
|