Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Joan 3

1 Joan :Sarrera 1 2 3 4 5

3
1 Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu.
3,1 Jainkoaren seme-alabak 3,10; Jn 1,12; Erm 8,16; Ga 3,26; 4,5; Ef 1,5. // ez dute Aita ezagutzen 4,8; Jn 15,21; 16,3.
2 Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean
3,2 izango garen hori agertuko denean: Jatorrizkoak agertuko denean dio soilik. Subjektua ordeztu beharra dago. Testuan eginiko aukeraz gainera, honela ere itzul daiteke: hura (hau da, Jainkoa) agertuko denean.
, Jainkoaren antzeko
3,2 Jainkoaren antzeko 2 Ko 3,18; Flp 3,21; Kol 3,4.
izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura. 3 Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten du bere burua, Jesus garbia den bezala.
Bekatuari uko egin
4 Bekatu egiten duen orok gaizki jokatzen du, bekatua gaiztakeria baita. 5 Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.
3,5 bekatuak kentzeko 2,2; 4,10; Jn 1,29; 1 P 2,24. // Jesusengan bekaturik ez Jn 8,46+.
6 Harekin bat eginik dagoenak ez du gehiago bekaturik egiten. Bekatu egiten duenak hura ez duela ez ikusi, ez ezagutu, erakusten du.
3,6 Harekin bat eginik 3,24+. // ez du bekaturik egiten 3,9; Erm 6,2.14.
7 Seme-alabatxook, ez zaitzatela inork engaina. Jainkoaren nahia egiten duena zuzena da, Kristo zuzena den bezalaxe.
3,7 zuzena 2,29.
8 Bekatu egiten duena, berriz, deabruarena da
3,8 deabruarena da: Joanek bikoiztasun etikoa aipatzen du: argiarena ala ilunpeena izan, egiarena ala gezurrarena, Jesusena ala deabruarena (ik. 4,6 oh. eta Jn 8,44).
,
3,8 Bekatu egiten duena deabruarena Jn 8,44. // deabruaren egintzak deuseztatzeko Mk 1,24; Jn 12,31; 16,11.
hasieratik ari baita deabrua bekatu egiten. Hain zuzen, honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deuseztatzeko. 9 Jainkoarengandik jaio denak ez du bekatu egiten jarraitzen, mezuaren hazia bere barruan baitu; ezin du gehiago bekaturik egin, Jainkoarengandik jaioa delako.
3,9 Jainkoarengandik jaio 2,29+. // ez du bekatuan jarraitzen 5,18; Erm 6,1-2.
10 Honetan agertzen da zein den Jainkoaren seme-alaba eta zein deabruarena: Jainkoaren nahia egiten ez duena, hau da, bere senidea maite ez duena, ez da Jainkoaren seme-alaba.
3,10 Jainkoaren seme-alaba 3,1+.
Elkar maitatu
11 Hauxe da hasieratik entzun duzuen mezua: elkar maita dezagula;
3,11 elkar maita dezagula Jn 13,34+.
12 ez Kainek bezala, Gaiztoarena izanik, bere anaia Abel hil baitzuen. Eta zergatik hil zuen? Beraren egintzak gaiztoak zirelako eta anaiarenak zuzenak.
3,12 Kain eta Abel Has 4,1-8.
13 Ez harritu, senideok, mundukoek gorroto badizuete.
3,13 mundukoek gorroto Jn 15,18-20+.
14 Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena, eta hau jakin, senideak maite ditugulako dakigu. Maite ez duena heriotzaren menpe dago.
3,14 heriotzatik bizira Jn 5,24. // heriotzaren menpe 2,11.
15 Bere senideari gorroto diona giza hiltzaile da, eta badakizue giza hiltzaileak bere baitan betiko bizirik ez duena.
3,15 giza hiltzaile Mt 5,21; Jn 8,44. // betiko bizirik ez Ga 5,20; Ap 21,8.
16 Maitasuna zer den, Kristok gure alde bizia eman duelako jakin dugu. Guk ere senideen alde behar dugu geure bizia eman.
3,16 gure alde bizia eman Jn 10,11+. // senideen alde Flp 2,17; 1 Ts 2,8.
17 Norbaitek lur honetako ondasunak baditu eta, bere senidea premian ikusirik, ez badio errukiz laguntzen, nola izan dezake bere baitan Jainkoaren maitasunik?
3,17 ez badio errukiz laguntzen Dt 15,7; Lk 10,31-34.
18 Seme-alabatxook, ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik.
3,18 egitez eta egiaz maita St 2,15-16.
19 Horrelaxe jakingo dugu egiarenak garela, eta lasaitu ahal izango dugu geure barrua Jainkoaren aurrean; 20 zeren eta, geure kontzientziak kondenatzen bagaitu ere, gure kontzientziaren gainetik baitago Jainkoa eta dena ezagutzen baitu. 21 Ene maiteok, geure kontzientziak kondenatzen ez bagaitu, berriz, uste osoz jo dezakegu Jainkoarengana,
3,21 uste osoz jo dezakegu Jainkoarengana Sal 11,1; 25,2; Jr 17,7; Dn 3,40.
22 eta eskatutako guztia hartuko dugu harengandik, haren aginduak betetzen baititugu eta atsegin zaiona egiten.
3,22 eskatutako guztia hartuko Jn 14,13+.
23 Hauxe da Jainkoaren agindua: sinets dezagula beraren Seme Jesu Kristogan eta maita dezagula elkar, berak agindu bezala.
3,23 Jesu Kristogan sinetsi Jn 6,29. // maita dezagula elkar 3,11+.
24 Agindu hauek betetzen dituena Jainkoarekin bat eginik dago, eta Jainkoa beronekin. Jainkoa gurekin dagoen seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.
3,24 Jainkoarekin bat eginik dago 2,5; 3,6; 4,12.16; Jn 14,23. // berak eman digun Espiritua Erm 5,5+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2009-12-17
visitor stats