|
Sinesmena ukatuko dutenak
4
1 Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz; 4,1 azken garai hauek 2 Tm 3,1; 2 P 3,3; 1 J 2,18; Ju 1,18. Ik. Mt 24,23-24; Eg 20,29-30. // batzuek sinesmena ukatu 6,10.21; 2 Tm 2,18; 3,8.
2 horiek, beren barrua gogorturik duten 4,2 beren barrua gogorturik duten: H.h., beren kontzientzian suz markatuak. Gaizkileak eta ihes egindako esklaboak horrela markatu ohi zituzten. maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:
3 hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.
4 Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik,
5 Jainkoaren hitzak eta gure otoitzak sakratu bihurtzen baitu.
Jesu Kristoren zerbitzari zintzo
6 Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari 4,6 zerbitzari: Ik. 3,8 oh. Hemen bere zentzu zabalean hartzen da. on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz.
7 Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean. 4,7 ipuin zentzugabeak 1,4; 6,20; 2 Tm 2,16.23; 4,4; Tt 1,14. // jainkozaletasuna 4,8; 6,3.5-6.11; 2 Tm 3,5; Tt 1,1.
8 Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.
9 Hau sinesgarria eta erabat onartzekoa da.
10 Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako. 4,10 gizon-emakume guztien 2,4+. // salbatzailea den Jainko 1,1+.
11 Aholkatu eta irakatsi gauza hauek.
12 Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.
13 Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz 4,13 Liburu Santuak irakurtzea: Hau da, elkarren artean egiten zen irakurketa, judu-sinagogetan egin ohi zenaren antzera (ik. Lk 4,16-21; Eg 13,14-16). , irakasteaz eta adore emateaz.
14 Ez izan zabar zeure dohainari dagokionez: Jainkoak eman zizun, elkarteko profetek hala adierazirik, arduradunek eskuak ezarri 4,14 dohaina: Ministerio-dohaina, ordenazioz emana. // elkarteko profetak: Ik. 1,18 oh. // arduradunak: Ik. 3,1 oh. Jatorrizkoak presbiteroi dio. Hitz honek, episkopos hitzak bezala, ez du oraindik gero eliz erakundean hartuko duen esanahi zehatza (apaiz, alegia). Presbiteroi direlakoek elkartearen buruzagitza eta zuzendaritza-karguak zituzten, bai eta prediku- eta irakaspen-karguak ere (ik. 5,17). // eskuak ezarri: Ik. Eg 6,6 oh. Ministeriorako ordenazio-erritua da. zizkizutenean.
15 Arduratu gauza hauetaz etsi gabe, guztiek zure aurrerapena argi ikus dezaten.
16 Egin kontu zeure buruari eta irakasten duzunari; eutsi tinko, hori eginez, bai zeure burua, bai entzuleak salbatuko baitituzu.
|