Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Kronikak 8

2 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36

Salomonen beste zenbait lan
8
1 Hogei urte behar izan zituen Salomonek Jaunaren etxea eta bere jauregia eraikitzeko. 2 Gero, Huram erregeak emandako hiriak berreraiki zituen, israeldarrak beraietan bizi zitezen.
3 Ondoren, Hamat-Tzoba
8,3 Hamat-Tzoba: 2 Sm 8,3.9 eta 1 Kro 18,3 tx.etan esaten denez, Damaskotik iparraldera zeuden bi erreinu txiki ziren Hamat eta Tzoba. Tadmor (4. tx.ean), berriz, gerora Palmira deitua, ipar-ekialdera zegoen oasi bat zen.
hiriari eraso eta hartaz jabetu zen. 4 Basamortuan Tadmor hiria eta Hamat lurraldean ere hiriak eraiki zituen, janari-biltegi izateko. 5 Bet-Horon Goikoa eta Bet-Horon Azpikoa ere berreraiki zituen; hiri gotortuak izan ziren hauek, harresi, ate, morroilo eta guzti. 6 Orobat, Baalat eta beronenak ziren biltegi-herrixkak berreraiki zituen, baita guda-gurdi eta zaldiak gordetzekoak ere. Nahi izan zuen guztia eraiki zuen Salomonek, nola Jerusalemen hala Libanon eta bere menpeko lurralde osoan.
7 Israeldar ez ziren hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artetik bizirik gelditu zirenak, 8 hau da, israeldarrek suntsitu ezinik herrialde hartan gelditu zirenen ondorengoak, lan egitera behartu zituen Salomonek, gaurdaino. 9 Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor esklabo izatera behartu
8,9 ez… esklabo izatera behartu: Ik., ordea, 1 Erg 5,27.
; baizik eta bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen. 10 Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak, berriz, berrehun eta berrogeita hamar
8,10 berrehun eta berrogeita hamar: 1 Erg 9,23 tx.ean bostehun eta berrogeita hamar dira.
ziren; hauek gainbegiratzen zituzten langileak.
11 Salomonek, bere emazteetarik bat, faraoiaren alaba, Daviden Hiritik berarentzat eraikitako jauregira igoarazi zuen, bere baitan esanez: «Nire emazte honek ez du zilegi Israelgo errege Daviden jauregian bizitzea, santuak baitira Jaunaren kutxa egon deneko tokiak».
12 Salomonek erre-opariak eskaintzen zituen Jaunarentzat, atalondo aurrean eraikia zuen aldarean. 13 Moisesek aginduaren arabera, egunero eskaintzen zituen erre-opariak, baita larunbatetan, ilberri-jaietan eta urteko jai nagusietan ere: Legamia gabeko Ogien Jaian, Asteen Jaian eta Etxola Jaian.
8,13 larunbatetan Zen 28,9-10. // ilberri-jaietan Zen 28,11-15. // urteko hiru jai nagusietan Ir 23,14+.
14 Bere aita Daviden aginduari jarraituz, Salomonek apaiz-taldeei beren eginkizunak
8,14 Apaiz-taldeen eginkizunak zein ziren jakiteko, ik. 1 Kro 23–26.
ezarri zizkien; lebitarrei, Jaunaren gorespenak kantatu eta apaizei eguneroko kultuan laguntzekoa. Atezain-taldeei tenpluko ateak zaintzeko eginkizuna eman zien, Davidek, Jainkoaren gizonak, agindu bezala.
8,14 apaiz- eta lebitar-taldeak 1 Kro 23–26.
15 David erregeak apaizei eta lebitarrei buruz emaniko agindu guztiak bete zituzten denek, baita altxorrei buruzkoak ere.
16 Horrela burutu zuen Salomonek bere asmoa, lehen harria ezarri zutenetik Jaunaren etxea bukatu arte. Erabat burutua zen, beraz, tenplua.
17 Ondoren, Etzion-Geber eta Elatera
8,17 Etzion-Geber, Elat: Ik. 1 Erg 9,26 oh.
joan zen Salomon. Hiri hauek Itsaso Gorriaren ertzean daude, Edom lurraldean. 18 Tiroko errege Huramek, funtzionario batzuen bidez, itsasontziak eta itsasgizon trebeak bidali zizkion Salomoni, eta haiek, Salomonen zerbitzariekin batera, Ofir-era joan eta hamabost tona inguru urre ekarri zioten Salomon erregeari.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2009-12-17
visitor stats