Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 8

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Zazpigarren zigilua. Jainkoaren herriaren otoitzak
8
1 Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen zeruan ordu erdi batez edo
8,1 isiltasuna… ordu erdi batez edo: Isiltasunak zazpigarren zigilua irekitzeko unearen garrantzia azpimarratzen du. Hurbil dira azken epaia eta mundu berriaren sorrera.
. 2 Gero, Jainkoaren aurrean zutik zeuden zazpi aingeruak ikusi nituen; eta Jainkoak zazpi turuta
8,2 zazpi turuta: Turuta-hotsa, Jainkoaren auzira deitzen duen ahots bezala interpretatzen da (ik. 1 Ts 4,16).
eman zizkien. 3 Etorri zen, orduan, beste aingeru bat eta aldare ondoan gelditu zen; urrezko intsentsu-ontzi bat zeraman, eta lurringai asko eman zioten, tronu aurrean zegoen urrezko aldare gainean Jainkoaren herriaren otoitzekin batera eskaintzeko.
8,3 lurringai asko otoitzekin batera 5,8+. // urrezko aldare gainean 9,13; Ir 30,1-3.
4 Eta aingeruaren eskutik Jainkoaren aurrera igo zen intsentsuaren kea, Jainkoaren herriaren otoitzekin batera. 5 Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren.
8,5 aldareko su-txingarrez bete Lb 16,12; Ez 10,2. // tximistak eta lurrikara 4,5+.
Lehenbiziko lau turutak
6 Zazpi turutak zituzten zazpi aingeruak jotzeko prest jarri ziren.
7 Jo zuen turuta lehenengo aingeruak, eta kazkabarra eta sua erori ziren lurrera, odolez nahasiak: lurraren herena, zuhaitzen herena eta belar heze guztia kiskalirik gelditu ziren.
8,7 kazkabarra Ir 9,23-25; Ez 38,22.
8 Jo zuen turuta bigarren aingeruak, eta sutan dagoen mendi handi bat bezalako zerbait itsasora amildu zen: itsasoaren herena odol bihurtu zen.
8,8 itsasoaren herena odol bihurtu Ir 7,20-21.
9 Itsasoan bizi diren sorkarien herena hil egin zen eta itsasontzien herena suntsitu.
10 Jo zuen turuta hirugarren aingeruak, eta zerutik izar handi bat jausi zen, zuzia bezala sutan, eta ibai eta iturri guztien heren baten gainera jausi zen. 11 Izarrak atsentsio-belar
8,11 atsentsio-belar: Zapore guztiz garratzeko landare pozoitsua (ik. Am 6,12).
du izena; uren herena atsentsio-belarra bezain mingots bihurtu zen, eta gizon-emakume asko hil zen ur haiek edateagatik.
8,11 atsentsio-belar-ura edanarazi Jr 9,15.
12 Jo zuen turuta laugarren aingeruak, eta eguzkiaren herena eta ilargiaren herena eta izarren herena kolpatu zituen: hauen herena ilundu egin zen eta bai egunak, bai gauak beren argiaren herena galdu zuten.
8,12 ortzian gorabehera handiak 6,12-13+.
13 Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orro handiz esaten: «Zoritxarrekoak, zoritxarrekoak, zoritxarrekoak lurrean bizi direnak, prest dauden beste hiru aingeruek turuta jotzean!»
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2009-12-17
visitor stats