Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 3

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

Jesus Joanek iragarria eta bataiatua. Tentatua (3,1–4,16)
Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
3
1 Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea
3,1 Joan Bataiatzailea 11,7-15.
Judeako basamortuan
3,1 Judeako basamortua: Jerusalemdik Hebron bitarteko mendikatearen eta Itsaso Hilaren artean zegoen lurraldea.
honela hots eginez: 2 «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza
3,2 Jainkoaren erregetza: H.h., Zeruetako erregetza. Jainkoaren izenik ez aipatzeko judu-usadioari jarraiki, Mateok zeruetako erregetza erabiltzen du ia beti eta ez Jainkoaren erregetza, beste ebanjelariek bezala (salbuespenak: Mt 12,28; 19,24; 21,31.43). Ez dugu gorde Mateoren berezitasun hau itzulpenean.
».
3 Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:

Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
3,3 Ahots bat… Is 40,3.

4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.
3,4 Joanen janzkera 11,7-8.18; 2 Erg 1,8.
5 Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 7 Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela, 9 eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.
3,9 Abrahamen ondorengo gara Jn 8,33-39; Erm 4,1.12.
10 Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.
3,10 moztu eta sutara bota 7,19; Lk 13,7; Jn 15,6.
11 Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 12 Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».
3,12 uzta, judizioaren irudi 13,24-30.36-43; Jl 4,12-13; Ap 14,14-19.
Jesus bataiatua
13 Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14 Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion:
-Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana?
15 Baina Jesusek erantzun zion:
-Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia
3,15 osoki Jainkoaren nahia: H.h., zuzentasun osoa.
.
Orduan, amore eman zuen Joanek.
16 Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen. 17 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2009-12-17
visitor stats