Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1010. | Ez 44,15 | |
«Apaiz lebitarrek, Tzadoken ondorengoek, ordea, zintzo bete zuten nire santutegiko zerbitzua, israeldarrak niregandik aldendu zirenean. Beraz, horiek hurbilduko zaizkit zerbitzatzera eta oparietako gantzak eta odola aurkeztera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
|
|
1011. | Ez 44,19 | |
Kanpoko atarira herriarengana irtetean, zerbitzugintzan erabilitako jantziak kendu eta santutegiko geletan utziko dituzte. Beste jantzi batzuk jarriko dituzte, bestela beren jantzi sakratuez herria sagaratuko bailukete.
|
|
1012. | Ez 44,21 | |
Ez dute ardorik edango barneko atarira sartu behar dutenean.
|
|
1013. | Ez 44,24 | |
Epaile izango dira auzietan, eta nire legeen arabera egingo dute epaiketa. Nik emandako lege eta arauen arabera ospatuko dituzte jaiegunak, eta sagaratuko larunbatak.
|
|
1014. | Ez 44,27 | |
Gero, santutegiko zerbitzugintzarako barneko atarira sartzean, bekatuen barkamenerako oparia eskainiko didate. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
|
|
1015. | Ez 45,7 | |
Printzearentzat ere bereiziko da zati bat, eremu sakratu eta hiri-barrutiaren bi aldeetara: mendebaldetik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da, eta ekialdetik Israelgo ekialdeko mugaraino. Guztira, leinu bakoitzaren lurraldearen luzera berbera izango du.
|
|
1016. | Ez 46,2 | |
Printzea atalondora sartuko da kanpoko ataritik eta ate-muntagaren kontra geldituko. Apaizek printzearen erre-oparia eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte; gero, printzea atalasean ahuspeztu eta irten egingo da, baina atea ez da arratsa arte itxiko.
|
|
1017. | Ez 46,3 | |
Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da nire, Jaun honen, aurrean ahuspeztera.
|
|
1018. | Ez 46,9 | |
Baina festaburuetan nire aurrean ahuspeztera etortzean, iparraldeko sarreratik sartutakoak hegoaldekotik irtengo dira, eta hegoaldekotik sartutakoak iparraldekotik. Inor ez da irtengo sartzeko erabilitako sarrera beretik, kontrakotik baizik.
|
|
1019. | Ez 46,20 | |
esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».
|
|
1020. | Ez 46,21 | |
Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.
|
|
1021. | Ez 47,11 | |
Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute.
|
|
1022. | Os 2,4 | |
Honela dio Jaunak:
«Eraman auzitara zeuen ama,
sala ezazue,
ez baita jadanik nire emazte,
ezta ni ere haren senar.
Uxa bitza aurpegitik
bere prostituzioak
eta bular artetik bere maitaleak.
|
|
1023. | Os 2,17 | |
Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,
Ezbehar-ibarra
itxaropen-ate bihurtuko.
Han bere gaztaroan bezala
erantzungo dit,
Egiptotik atera zenean bezala.
|
|
1024. | Os 5,8 | |
Jo adarra Gibean!
Jo turuta Raman!
Egin deiadarra Bet-Abenen!
Atzetik dituzu, Benjamin!
|
|
1025. | Os 5,13 | |
Efraimek bere gaitza ikusi zuenean
eta Judak bere zauria,
Asiriara jo zuten,
mandatariak bidali zizkioten
errege handiari.
Baina hark ezin zintuzten sendatu,
ezin zizuen zauria osatu.
|
|
1026. | Os 6,9 | |
Lapur-sail baten antzera,
zelatan dago apaiz-taldea.
Hilketak eta makurkeriak
egiten dituzte
Sikemera bidean.
|
|
1027. | Os 7,11 | |
Efraim uso ttunttun burugabea da:
Egiptori degiote laguntzeko dei,
Asiriara jotzen dute.
|
|
1028. | Os 8,1 | |
«Hartu ezpainetan adarra!
Arranoa bezala datorkio
zoritxarra gainera Jaunaren herriari,
nire ituna hautsi baitute,
nire irakaspenaren aurka
jarri baitira.
|
|
1029. | Os 8,9 | |
Efraim, basasto tematsua,
Asiriara joan da,
aliatuak erosi ditu.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|