Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1016. | Ez 46,2 | |
Printzea atalondora sartuko da kanpoko ataritik eta ate-muntagaren kontra geldituko. Apaizek printzearen erre-oparia eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte; gero, printzea atalasean ahuspeztu eta irten egingo da, baina atea ez da arratsa arte itxiko.
|
|
1017. | Ez 46,3 | |
Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da nire, Jaun honen, aurrean ahuspeztera.
|
|
1018. | Ez 46,9 | |
Baina festaburuetan nire aurrean ahuspeztera etortzean, iparraldeko sarreratik sartutakoak hegoaldekotik irtengo dira, eta hegoaldekotik sartutakoak iparraldekotik. Inor ez da irtengo sartzeko erabilitako sarrera beretik, kontrakotik baizik.
|
|
1019. | Ez 46,20 | |
esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».
|
|
1020. | Ez 46,21 | |
Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.
|
|
1021. | Ez 47,11 | |
Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute.
|
|
1022. | Os 2,4 | |
Honela dio Jaunak:
«Eraman auzitara zeuen ama,
sala ezazue,
ez baita jadanik nire emazte,
ezta ni ere haren senar.
Uxa bitza aurpegitik
bere prostituzioak
eta bular artetik bere maitaleak.
|
|
1023. | Os 2,17 | |
Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,
Ezbehar-ibarra
itxaropen-ate bihurtuko.
Han bere gaztaroan bezala
erantzungo dit,
Egiptotik atera zenean bezala.
|
|
1024. | Os 5,8 | |
Jo adarra Gibean!
Jo turuta Raman!
Egin deiadarra Bet-Abenen!
Atzetik dituzu, Benjamin!
|
|
1025. | Os 5,13 | |
Efraimek bere gaitza ikusi zuenean
eta Judak bere zauria,
Asiriara jo zuten,
mandatariak bidali zizkioten
errege handiari.
Baina hark ezin zintuzten sendatu,
ezin zizuen zauria osatu.
|
|
1026. | Os 6,9 | |
Lapur-sail baten antzera,
zelatan dago apaiz-taldea.
Hilketak eta makurkeriak
egiten dituzte
Sikemera bidean.
|
|
1027. | Os 7,11 | |
Efraim uso ttunttun burugabea da:
Egiptori degiote laguntzeko dei,
Asiriara jotzen dute.
|
|
1028. | Os 8,1 | |
«Hartu ezpainetan adarra!
Arranoa bezala datorkio
zoritxarra gainera Jaunaren herriari,
nire ituna hautsi baitute,
nire irakaspenaren aurka
jarri baitira.
|
|
1029. | Os 8,9 | |
Efraim, basasto tematsua,
Asiriara joan da,
aliatuak erosi ditu.
|
|
1030. | Os 10,6 | |
Hura ere Asiriara eramango dute,
errege handiari eskaintzeko.
Lotsak hartuko du Efraim,
lotsagarri izango da Israel,
bere burutazioengatik.
|
|
1031. | Os 12,3 | |
Auzitara jo du Jaunak
Judako herriaren aurka,
bere jokabideagatik Jakobi
kontuak eskatzeko,
bere egintzen ordaina emateko.
|
|
1032. | Os 12,14 | |
Baina Jaunak profeta baten bidez
atera zuen Israel Egiptotik
eta profeta baten bidez
zuen zaindu.
|
|
1033. | Os 13,2 | |
Oraindik ere bekatu eginez
jarraitzen dute:
beren zilarrez, jainko-irudiak
moldatzen dituzte
beren asmamenaren arabera,
artisau-lan hutsa guztia.
Baina sakrifizioak eskaini behar
omen zaizkie.
Gizakiak zekorrei musuka!
|
|
1034. | Os 13,14 | |
Eta Hildakoen Egoitzatik
atera egingo ote ditut?
Heriotzatik askatu egingo ote ditut?
Herio, non dituk heure izurriak?
Herio-leize,
non dituk heure gaitzak?
Ez dut gupidarik bihotzean».
|
|
1035. | Os 14,9 | |
Efraimek esango du:
“Zer axola niri sasijainkoak
jadanik?”
Nik, Jaunak, erantzuten diot
eta ardura dut berari buruz.
Zipresaren antzeko naiz ni,
beti berde:
niregandik datorkizu fruitua».
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|