Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1041. | Am 3,6 | |
Jo al daiteke hirian adarra,
jendea asaldatu gabe?
Gerta al daiteke hirian zorigaitza,
Jaunak eragin gabe?
|
|
1042. | Am 4,11 | |
«Irauli egin zaituztet,
Sodoma eta Gomorra
irauli nituen bezala;
sutatik ateratako ilintiaren antzera
libratu zarete.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli,
Nik, Jaunak, esana.
|
|
1043. | Am 5,27 | |
zeuekin eramango dituzue, Damaskotik harantz atzerrira bidaliko zaituztedanean».
Jainko Jaun ahalguztiduna,
hori du izena.
|
|
1044. | Am 6,10 | |
Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»
Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!»
|
|
1045. | Am 8,2 | |
–Zer ikusten duzu, Amos? –galdetu zidan.
–Saskia bete fruitu heldu –erantzun nion.
Jaunak esan zidan:
–Bai, heldua da amaiera nire herri Israelentzat. Ez dut gehiago ez ikusiarenik egingo.
|
|
1046. | Am 8,8 | |
Horrekin guztiarekin,
lurra bera ere
ez ote da dardaratuko?
Bizilagunek
ez ote dute dolurik egingo?
Lur osoa
Nilo ibaia bezala haziko da,
Egiptoko ibaiaren antzera
puztu eta hustuko da.
|
|
1047. | Am 8,10 | |
Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut,
zuen abestiak negar-kantu;
dolu-jantziz estaliko zaituztet,
eta zuen buruak soilduko ditut.
Seme bakarraren heriotzakoan
bezain gogorra
egingo dut zuen samina.
Honen guztiaren amaiera
benetan garratza izango da».
|
|
1048. | Am 9,5 | |
Jainko Jaun ahalguztidunak lurra jo
eta lurrak dardara,
bizilagun guztiek dolu;
Egiptoko Nilo ibaiaren antzera
lur guztia puztu eta hustu;
|
|
1049. | Am 9,7 | |
Honela dio Jaunak:
«Israeldarrok, niretzat ez dago alderik
zuen eta etiopiarren artean.
Ez al nituen nik filistearrak Kretatik
eta siriarrak Kir-tik atera,
israeldarrak Egiptotik bezala?
|
|
1050. | Ab 1,1 | |
Hona hemen Jainko Jaunak Edomi buruz ematen duen mezua, Abdiasi agertu bezala.
Jaunarengandiko deia entzun diogu
nazio artera bidalitako
mandatariari:
«Jaiki borrokara Edomen aurka!»
|
|
1051. | Jon 1,7 | |
Marinelek honela ziotsaten elkarri: «Zotz egin dezagun, zoritxar honen erruduna nor den jakiteko».
Zozketa eginik, Jonasi atera zitzaion.
|
|
1052. | Jon 2,7 | |
Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen,
lur azpiraino.
Itxiak nituen bertako ateak
gainean betiko.
Baina zuk, Jauna, ene Jainkoa,
bizirik atera ninduzun leizetik.
|
|
1053. | Jon 3,9 | |
Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko».
|
|
1054. | Jon 3,10 | |
Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete.
|
|
1055. | Jon 4,8 | |
Eguzkia atera zenean, Jaunak hego-haize sargoritsua bidali zuen; eguzkiak Jonas buruan jo zuen, ia kordegabe uzteraino. Eta heriotza opa izan zuen: «Hobe dut hil, bizi baino!»
|
|
1056. | Mi 1,13 | |
Jarri zeuen ustea
zaldi eta guda-gurdietan,
Lakixen bizi zaretenok;
zuek eraman zenuten
Jerusalem bekatura,
Israelen antzera
errebelatu baitzineten.
|
|
1057. | Mi 2,3 | |
Horregatik, honela dio Jaunak:
«Hara, zorigaitza darabilt gogoan
jende horren kontra;
ezin izango dute handik lepoa atera,
ezta burua tente ibili ere,
zorigaitz-egunak izango baitira».
|
|
1058. | Mi 3,5 | |
Honela dio Jaunak
nire herria desbideratzen duten
profetei buruz:
«Jatekoa ematen dietenei
bakea iragartzen diete;
ahora ezer ematen
ez dietenei, berriz, gerra santua.
|
|
1059. | Mi 7,9 | |
Jaunaren haserrea
jasan beharra dut,
haren aurka egin baitut bekatu;
baina laster erabakiko du Jaunak
nire auzia eta nire alde aterako da;
argitara eramango nau,
eta ikusi ahal izango dut
haren salbamena.
|
|
1060. | Mi 7,15 | |
Ikusarazi berari mirariak,
Egiptotik atera zenuen
egunetan bezala.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|