Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1052. | Jon 2,7 | |
Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen,
lur azpiraino.
Itxiak nituen bertako ateak
gainean betiko.
Baina zuk, Jauna, ene Jainkoa,
bizirik atera ninduzun leizetik.
|
|
1053. | Jon 3,9 | |
Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko».
|
|
1054. | Jon 3,10 | |
Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete.
|
|
1055. | Jon 4,8 | |
Eguzkia atera zenean, Jaunak hego-haize sargoritsua bidali zuen; eguzkiak Jonas buruan jo zuen, ia kordegabe uzteraino. Eta heriotza opa izan zuen: «Hobe dut hil, bizi baino!»
|
|
1056. | Mi 1,13 | |
Jarri zeuen ustea
zaldi eta guda-gurdietan,
Lakixen bizi zaretenok;
zuek eraman zenuten
Jerusalem bekatura,
Israelen antzera
errebelatu baitzineten.
|
|
1057. | Mi 2,3 | |
Horregatik, honela dio Jaunak:
«Hara, zorigaitza darabilt gogoan
jende horren kontra;
ezin izango dute handik lepoa atera,
ezta burua tente ibili ere,
zorigaitz-egunak izango baitira».
|
|
1058. | Mi 3,5 | |
Honela dio Jaunak
nire herria desbideratzen duten
profetei buruz:
«Jatekoa ematen dietenei
bakea iragartzen diete;
ahora ezer ematen
ez dietenei, berriz, gerra santua.
|
|
1059. | Mi 7,9 | |
Jaunaren haserrea
jasan beharra dut,
haren aurka egin baitut bekatu;
baina laster erabakiko du Jaunak
nire auzia eta nire alde aterako da;
argitara eramango nau,
eta ikusi ahal izango dut
haren salbamena.
|
|
1060. | Mi 7,15 | |
Ikusarazi berari mirariak,
Egiptotik atera zenuen
egunetan bezala.
|
|
1061. | Na 1,11 | |
Ninive, zuregandik atera da
Jaunaren aurka
asmo txarrak darabiltzana,
burutazio gaiztoak dituen gizona.
|
|
1062. | Na 2,8 | |
Jainkosaren irudia hartu
eta atzerrira daramate;
haren zerbitzariak
usoak bezala dabiltza
urrumaka eta bular-joka.
|
|
1063. | Na 3,12 | |
Piku helduen antzeko dira
zure gotorleku guztiak:
pikondoa astindu orduko
behera datoz,
jango dituztenen ahora.
|
|
1064. | Hab 1,9 | |
Hor datoz denak
gogorkeriaz beterik,
aurpegia beti aurrera;
itsas hondarra bezainbat preso
egiten dute.
|
|
1065. | Hab 1,11 | |
Haizea bezala, batera nahiz bestera,
aurrera doaz.
Indarra dute beren jainko».
|
|
1066. | Hab 3,13 | |
Zeure herria salbatzera atera zara,
zeure aukeratua salbatzera.
Gaiztoaren alderdiari
burua hautsi diozu,
alderdi osoa
orpotik leporaino desegin duzu.
|
|
1067. | Ag 1,9 | |
Uzta ederra espero zenuten eta eskasa bildu. Etxean jaso duzuen apurra, berriz, putz egin eta sakabanatu egin dut. Zergatik hori?, galdetzen dizuet nik, Jaun ahalguztidunak. Ba, nire etxea lur jota dagoelako, zuek denok zeuen etxeekin saiatzen zareten bitartean.
|
|
1068. | Ag 2,5 | |
Egiptotik atera zinetenean hitzeman nizuenez, nire espiritua zeuekin duzue: ez izan, bada, beldurrik!
|
|
1069. | Ag 2,15 | |
«Baina gaurtik aurrera egizue gogoeta. Tenplua eraikitzeko harriak jartzen hasi aurretik,
|
|
1070. | Ag 2,18 | |
Egizue gogoeta gaurtik aurrera. Gaur, bederatzigarren hilaren hogeita lauan, jarri dira nire tenpluaren oinarriak. Gogoeta egizue.
|
|
1071. | Ag 2,19 | |
Mandioan ez zen alerik. Mahatsondoak, pikondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen. Gaurtik aurrera, ordea, bedeinkatu egingo zaituztet».
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|