Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1228. | EsZ 21,17 | |
Atseginetara emanak behartsu bukatuko,
ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.
|
|
1229. | EsZ 21,25 | |
Nahikundeek hilarazten dute alferra,
haren eskuak ez baitaude lanerako prest.
|
|
1230. | EsZ 22,3 | |
Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,
heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
|
|
1231. | EsZ 23,5 | |
Begien itxi-ireki batean desagertu da!
Hegoak hartu eta han doa airean arranoaren antzera.
|
|
1232. | EsZ 24,12 | |
Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren,
adi dago kontzientziak aztertzen dituena,
badaki zuri begira dagoenak:
nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark.
|
|
1233. | EsZ 24,29 | |
Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot.
Nori bere egintzen arabera ordainduko diot».
|
|
1234. | EsZ 25,8 | |
ez bizkorregi eraman auzitara;
zeren eta zer egingo duzu azkenean
beste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?
|
|
1235. | EsZ 26,4 | |
Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.
|
|
1236. | EsZ 26,5 | |
Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.
|
|
1237. | EsZ 26,16 | |
Alferra bere ustez zuhurrago
zuzen erantzuten dakiten zazpi baino.
|
|
1238. | EsZ 27,4 | |
Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;
baina nork aurre egin jelosiari?
|
|
1239. | EsZ 27,12 | |
Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,
heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
|
|
1240. | EsZ 30,16 | |
Herio Leizea, sabel agorra,
urez asetzen ez den lurra,
eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.
|
|
1241. | EsZ 30,30 | |
lehoia, animalien arteko ausartena,
inoren aurrean atzera egiten ez duena;
|
|
1242. | EsZ 30,31 | |
bizkar sendoko zaldia, akerra,
eta erregea gudarostearen buruan.
|
|
1243. | Rt 1,8 | |
Baina, bidean, honela mintzatu zitzaien Noemi:
–Tira, itzul zaitezte zeuen etxera, nor bere amarenera. On izan bekizue Jauna, zuek niretzat eta hildakoentzat on izan zareten bezala.
|
|
1244. | Rt 2,17 | |
Arratsa arte garagarburuak biltzen aritu zen soroan eta, garagarra jo ondoren, hogeita hamar bat kilo atera zituen.
|
|
1245. | Rt 2,20 | |
Honek esan zion:
–Jaunak bedeinka dezala gizon hori, Jaunak bere onginahia agertzen baitie biziei nahiz hilei. Booz –erantsi zuen– hurbileko ahaide dugu, legez gu zaintzeko ardura dutenetarikoa.
|
|
1246. | Rt 3,4 | |
Jakizu ongi non etzaten den lotarako. Eta lotara doanean, hurbil zakizkio, altxatu haren estalkia eta etzan haren oinetan. Hortik aurrera, berak adieraziko dizu zer egin.
|
|
1247. | Rt 3,13 | |
Zaude hemen gaur gauean. Bihar goizean ikusiko dugu zurekiko ardura bere gain hartzen duen. Hala eginen balu, bejondeiola! Bestela, zin dagit Jaun biziarengatik, neure gain hartuko dudala zurekiko erantzukizuna. Etzan zaitez eta egizu lo egunsentia arte.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|