Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1246. | Rt 3,4 | |
Jakizu ongi non etzaten den lotarako. Eta lotara doanean, hurbil zakizkio, altxatu haren estalkia eta etzan haren oinetan. Hortik aurrera, berak adieraziko dizu zer egin.
|
|
1247. | Rt 3,13 | |
Zaude hemen gaur gauean. Bihar goizean ikusiko dugu zurekiko ardura bere gain hartzen duen. Hala eginen balu, bejondeiola! Bestela, zin dagit Jaun biziarengatik, neure gain hartuko dudala zurekiko erantzukizuna. Etzan zaitez eta egizu lo egunsentia arte.
|
|
1248. | Kt 3,11 | |
Siongo alabok,
atera zaitezte Salomon erregea ikustera.
Koroa eta guzti dator,
eztei-egunean,
bihotza beteko poza zuen egun hartan,
amak ezarri zion koroaz.
|
|
1249. | Kt 5,6 | |
Ireki diot,
eta joana zen nire maitea.
Arnasa ihesi doakit, konturatzean.
Atera naiz bila, baina aurkitu ez;
deika ari natzaio, baina erantzunik ez.
|
|
1250. | Kt 6,2 | |
Ene maitea bere baratzera jaitsi da,
lurringai-alorretara,
baratzea zaintzera, liliak biltzera.
|
|
1251. | Koh 3,21 | |
Ba al daki inork
gizon-emakumeen arnasa
gorantz igotzen den,
eta abereen arnasa, aldiz,
lur azpira jaisten den?
|
|
1252. | Koh 4,14 | |
Zeren gaztea,
noizbait presondegian egona
eta bere herrian behartsu jaioa
izanik ere,
errege-aulkira igo baita,
|
|
1253. | Koh 5,15 | |
Hau bai gaitz negargarria:
etorri bezalaxe joan behar.
Eta zein fruitu atera dio
egin duen lanari?
|
|
1254. | Koh 6,7 | |
Ahora zer eramana izateko
lehiatu ohi dira
gizon-emakumeak lanean;
hala ere beren barnea asetzen ez.
|
|
1255. | Koh 8,15 | |
Gora, bada, alaitasuna!
Ez baitu gizakiak
eguzkipean beste onik,
jan, edan eta gozatzea baizik.
Horixe bakarrik atera dezake
bere eginahaletik,
Jainkoak mundu honetan bizitzeko
eman dizkion egunetan.
|
|
1256. | Koh 9,3 | |
Hauxe duzu,
eguzkipean direnen artean txarrena:
ororentzat zori berbera.
Horregatik,
gaiztakeriaz eta zorakeriaz
betea dago
gizon-emakumeen bihotza,
bizi diren bitartean;
eta, azkenean, hildakoen artera!
|
|
1257. | Koh 10,10 | |
Aizkora kamutsarekin,
zorrozten ez baduzu,
lan handiagoa egin beharko.
Joka ezazu buruz,
ahaleginari onura ateratzeko.
|
|
1258. | Nk 1,16 | |
Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;
urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.
Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».
|
|
1259. | Nk 2,22 | |
Jaiegunetarako jendea bezala,
ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.
Zure haserre-egunean, Jauna,
ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.
Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.
|
|
1260. | Nk 3,2 | |
Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.
|
|
1261. | Nk 3,11 | |
Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua.
|
|
1262. | Nk 3,58 | |
Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.
|
|
1263. | Nk 4,3 | |
Basatxakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera;
nire herria, ordea, bihozgabeko ama da,
basamortuko ostrukaren antzera.
|
|
1264. | Est 1,11 | |
eta Baxti erregina, bere koroa eta guzti, bere aurrera ekartzeko agindu. Zein ederra zen erakutsi nahi zien jende guztiari eta funtzionarioei; izan ere, oso ederra zen.
|
|
1265. | Est 1,14 | |
Erregeagana hurbildu zirenen artean zeuden Karxena, Xetar, Admata, Tarxix, Meres, Marsena eta Memukan, Pertsia eta Mediako zazpi buruzagiak; hauek sar zitezkeen erregearen aurrera, erreinuko mailarik gorenetakoak zirelako.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|