Bibli Elkartea

Liburu guztiak
Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Hitza(k):   

Kointzidentzien kopurua :
Menu trinkotua
 
   EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan

1465.2 Kro 35,23
 
Arkulariek geziak jaurti eta zauritu egin zuten Josias. Orduan, esan zien erregeak bere zerbitzariei: «Atera nazazue hemendik, larriki zauritua nago eta».
1466.2 Kro 35,27
 
eta beste egintzak, lehenengotik azkenekora, «Israelgo eta Judako Erregeen Liburuan» daude idatziak.
1467.EstGr 1,11
 
Astin erregina bere aurrera ekar zezatela agindu zien, tronuan eserarazi, koroa jantzi eta beraren edertasuna handikiei eta herrialdeetako agintariei erakusteko, oso ederra baitzen.
1468.EstGr 1,13
 
Eta esan zien bere adiskideei: «Horrela erantzun al du Astinek? Iker ezazue arazoa legearen arabera eta epaitu».
1469.EstGr 1,15
 
Haiek aditzera eman zioten erregeari zer egin behar zitzaion legearen arabera Astin erreginari, funtzionarioek eramandako errege-agindua bete ez zuelako.
1470.EstGr 2,12
 
Hamabi hilabeteren buruan, erregearen aitzinera agertzeko txanda etortzen zitzaion neskatxa bakoitzari. Prestatzeko aldia honela joan ohi zen: sei hilabetez mirra-olioz eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usain-gozoz igurtzi ohi ziren.
1471.EstGr 2,13
 
Orduan azaltzen zen emakumea erregearen aurrera; honek esandako batek laguntzen zion emakumeari haremetik jauregira.
1472.EstGr 2,14
 
Ilunabarrean sartzen zen emakumea jauregian eta biharamun goizean beste harem batera joaten; emakumeen zaintzailea Gai zen, erregearen irena. Emakumea ez zen erregearen aurrera berriro agertuko, erregeak beraren izenaz deitu ezik.
1473.EstGr 2,15
 
Esterrek, Mardokeoren osaba Aminadaben alabak, erregearen aurrera agertzeko txanda etorri zitzaionean, ez zuen bete gabe utzi emazain zen irenaren agindu bat ere. Ikusten zuten guztien onginahia bereganatzen zuen Esterrek.
1474.EstGr 2,16
 
Artaxerxesen erregealdiko zazpigarren urteko hamabigarren hilabetean, hots, Adar hilean, azaldu zen Ester erregearen aurrera.
1475.EstGr 3,7
 
Artaxerxesen erregealdiko hamabigarren urtean hau erabaki zuen: zotz egitea zein egunetan eta zein hilabetetan suntsitu Mardokeoren arrazakoak, denak egun berean. Zotz egin eta Adar hilaren hamalaugarren eguna atera zen.
1476.EstGr 3,13
 
Ondoren, mezu-eramaileak bidali zituzten Artaxerxesen erresuma osora, judu guztiak hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, egun berean suntsitzeko eta beraien ondasunak harrapatzeko aginduarekin. Hona hemen gutunak zioena: «Artaxerxes errege handiak hau idazten die Indiatik Etiopiarainoko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako gobernariei eta beraien menpeko agintariei: Anitz naziotako errege naiz eta lur osoko agintari. Onginahiz eta neurribidez gobernatzen saiatu naiz, agintearen gehiegikerietara makurtu gabe. Neure menpekoei istilurik gabeko bizitza eskaintzen saiatu naiz beti, erresumari aurrerapena eta segurtasuna azken mugetaraino ematen eta denok gogoko dugun bakeari eusten. Neure aholkulariei galdetu diet nola bete daitezkeen asmo hauek. Aholkulari horietako bat, Haman, nabarmena da bere zuhurtziaz, eta bere zerbitzu on eta leialtasun sendoagatik erreinuko bigarrena izatea lortu du. Berak jakinarazi dit, badela, erreinuko leinu guztien artean sakabanatua, kaltegarri gertatzen den herri bat, beste herrienak ez bezalako legeak dituena. Erregearen erabakiak arbuiatu egiten omen ditu beti, horrela guk zuzen eta akatsik gabe daramagun denekiko gobernu-bidea eragotziz. Jakin dut, izan ere, herri hori etengabe denen kontra dagoen bakarra dela, lege arrotzen arabera besteengandik bereizirik dabilela eta, gure interesen kontra jokatuz, gaiztakeriarik okerrenak egiten dituela, erreinuaren tinkotasunari eragozpenak jarriz. Neure arazoen arduradun nagusi eta erregeorde dudan Hamanek idatziz adierazi dizue nortzuk diren horiek. Beraz, hau agintzen dut: Aurtengo hamabigarren hilaren, Adar hilaren, hamalauan, berorien etsaiek erabat suntsi ditzatela ezpataz, emazte eta seme-alabekin, errukirik eta begiramenik gabe. Horrela, lehengo eta oraingo kontrarioak egun berean hilaraziz, geroan geure arazoak tinkotasunez eta istilurik gabe eramaten utziko digute».
1477.EstGr 4,2
 
Erregearen jauregi aurrera heldu zelarik, gelditu egin zen, ezin baitzen jauregiko atarian dolu-jantziz eta errautsez estalia sartu.
1478.EstGr 4,11
 
Erreinuko nazio guztiek dakite, deitua izan gabe, erregeagana, jauregi barneko atarira, sartzen denak, gizaseme nahiz emakume, ez duela salbamenik; erregeak urrezko bere makila luzatzen diona bakarrik geldituko dela bizirik. Niri dagokidanez, bada hilabete bat erregeak ez nauela beregana deitu».
1479.EstGr 4,16
 
«Bil itzazu Susan bizi diren juduak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan, hiru egun eta hiru gauez. Neuk ere, neure mirabeekin, barau eginen dut. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren, baita hil behar badut ere».
1480.EstGr 5,9
 
Pozik eta alai atera zen Haman erregearenetik. Baina atarian Mardokeo judua ikustean, amorru biziz bete zen.
1481.EstGr 7,7
 
Erregea mahaitik jaiki eta lorategira atera zen. Haman erreguka hasi zitzaion erreginari, egoera larrian ikusi baitzuen bere burua.
1482.EstGr 8,12
 
Artaxerxesen erreinu osoan egun bakar batean egin behar zuten hori, hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan. Hona hemen gutunaren kopia: «Artaxerxes errege handiak Indiatik Etiopiarainoko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako gobernariei eta gure aldeko guztiei, agur! «Asko dira, beren ongileen eskuzabaltasunetik zenbat eta ohore gehiago hartu, hainbat eta handinahiago bihurtu ohi direnak. Eta gure menpekoak hondatu nahian ibiltzeaz gainera, beren irrika aseezinik, beren ongileen kontrako jokabidea ere hartzen dute. Eta, gizartetik esker ona desagerrarazteaz gainera, inolako onik egiten ez dakitenen harrokeriak hanpaturik, uste izaten dute ihes egingo diotela okerra gorrotatzen eta etengabe guztia ikusten duen Jainkoaren epaiari. «Agintedun zenbait, maiz, beren arazoen arduradun egin dituzten konfiantzazko adiskideen eraginez, errugabekoen hilketetan partaide gertatu izan da, eta erremediaezineko kalteak egin izan ditu. Izan ere, adiskide horiek, beren gaiztakeriaren eraginez asmatutako gezur eta amarrukeriaz, beren nagusien uste ona eta prestutasuna huts eman izan dituzte. «Aipa ditzakegun kontaera zaharretara jo gabe ere, argi ikus daiteke, geure begien aurrean gertatzen denari begiratuz, nolako gaiztakeriak egin dituzten beren agintea era txarrean erabili duten gizon higuingarri horiek. «Aurrerantzean, denak bakean eta istilurik gabe bizitzeko eran geure erreinua antolatzen saiatuko gara. Behar diren aldaketak eginen ditugu, gure auzipera ekarriko dituzten arazoak behar adinako zuzenbidez epaituz. «Horixe gertatu da, hain zuzen, Hamedataren seme Haman mazedoniarrarekin. Pertsiar odolik ez zuen atzerritarra izan arren eta gure eskuzabaltasunetik urruti egon arren, onartu egin genuen geure artean. Herrialde orori eskaintzen diogun adiskidetasuna aurkitu zuen berak ere, gure erregeorde izendatu eta erreinuko bigarrena izateraino. Denak ahuspezten ziren beraren aurrean. Baina haren handinahiak neurririk ez baitzuen, guri agintea eta bizia kentzen saiatu zen. «Era guztietako gezur eta iruzurrez baliatuz, gu salbatu eta etengabe on egiten ari zaigun Mardokeo suntsiarazteko eskatu zigun, baita erregetzan lagun ezin hobea dugun Ester eta berauen herri osoa ere. Horrela, izan ere, apartatu egin nahi izan gintuen, pertsiarren inperioa mazedoniarrei emateko. Baina ikusi dugu, gaizkile izugarri hark suntsitu nahi izan zituen juduak ez direla gaiztoak, baizik eta lege oso zuzenez gobernatzen dutela beren burua. Gainera, Jainko bizi, goi-goiko eta guztiz handiaren herria dira; berak zuzentzen du erarik egokienean gure erreinua, gure arbasoena ere zuzendu zuen bezala. «Beraz, ez dituzue, aintzakotzat hartu behar Hamedataren seme Hamanek bidalitako gutunak; izan ere, gutunak idatzi zituen Haman hura zintzilikatu egin dugu Susa hiriaren ateetan, bere etxeko guztiekin. Horrela, merezi zuen zigorra eman dio atzerapenik gabe, gauza guztien jabe den Jainkoak. «Ezar itzazue gutun honen kopiak toki guztietan eta utzi juduei beren ohiturei jarraitzen. Lagun iezaiezue erasoko dietenengandik defendatzen, haiek hondatzeko izendatua dagoen egunean, hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan. Izan ere, gauza guztien gain agintzen duen Jainkoak, herri aukeratuaren suntsipen-eguna izango zena alaitasun-egun bihurtu die. Eta zuek, juduok, ospa ezazue egun hau beste festaburuen artean, jai handiak eginez. Horrela, orain eta gero, guretzat eta pertsiarren aldekoentzat salbamenaren oroigarri izango da; gure kontra azpilana egiten dutenentzat, berriz, hondamendiaren oroigarri. «Hiri nahiz eskualderen batek agindu hauek betetzen ez baditu, lantzaz eta suz erraustuko dute gupidarik gabe. Ezin izango da inor ere hiri horretan bizi, eta basabere nahiz hegaztientzat ere nazkagarri izango da betiko.
1483.EstGr 8,15
 
Mardokeo, errege-jantzitan, urrezko koroa eta liho gorrizko diadema zeramatzala atera zen jauregitik. Ikusi zutenean, Susako bizilagunak poztu egin ziren.
1484.EstGr 9,23
 
Juduek ontzat eman zuten Mardokeok idazki honen arabera agindua:
 

Emaitzak: [Hasiera] [<< Aurrekoa] Has(91) Ir(111) Lb(55) Zen(80) Dt(58) Jos(72) Epa(58) 1 Sm(74) 2 Sm(60) 1 Erg(56) 2 Erg(60) Is(57) Jr(85) Ez(104) Os(14) Jl(4) Am(10) Ab(1) Jon(5) Mi(5) Na(3) Hab(3) Ag(5) Za(10) Ml(5) Sal(85) Jb(43) EsZ(28) Rt(5) Kt(3) Koh(7) Nk(6) Est(22) Dn(33) Esd(11) Ne(23) 1 Kro(42) 2 Kro(72) EstGr(18) Jdt(36) Tb(18) 1 M(79) 2 M(46) Jkd(32) Si(58) Ba(4) JrGt(2) DnGr(10) Mt(61) Mk(49) Lk(67) Jn(43) Eg(111) Erm(19) 1 Ko(11) 2 Ko(17) Ga(11) Ef(8) Flp(6) Kol(4) 1 Ts(4) 2 Ts(3) 1 Tm(5) 2 Tm(5) Tt(1) Heb(28) St(6) 1 P(5) 2 P(3) 1 J(6) 2 J(2) 3 J(2) Ju(4) Ap(24) [Hurrengoa >>]




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7