Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1664. | Jkd 2,17 | |
«Baina ikus dezagun esaten duena egia den ala ez!
Azter dezagun nolako amaiera duen!
|
|
1665. | Jkd 3,9 | |
Uste ona Jainkoarengan dutenek ulertuko dute egia,
haren maitasunari leial zaizkionak
berarekin elkarturik jarraituko;
izan ere, onginahia eta errukia baititu bere fededunentzat
eta ardura du bere aukeratuez.
|
|
1666. | Jkd 3,13 | |
Zorionekoa kutsugabe den emakume agorra,
legez kontrako harremanik izan ez duena;
izango du fruiturik kontuak hartzeko egunean.
|
|
1667. | Jkd 4,2 | |
Dagoenean, eredutzat hartzen da;
ez dagoenean, beraren hutsunea igartzen.
Betiereko munduan koroaturik sartzen da,
sari ederretako borrokan garaile atera ondoren.
|
|
1668. | Jkd 4,11 | |
eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastu
eta engainuak arima lilura ez ziezaion.
|
|
1669. | Jkd 4,14 | |
Jaunak haren arima atsegin izan zuenez,
bizkor atera zuen gaizkiaren erditik.
Jendeak ikusi eta ez du ulertzen,
ezta konturatu ere honako honetaz:
|
|
1670. | Jkd 4,15 | |
Jaunak onginahia eta errukia dituela bere aukeratuentzat,
eta ardura bere fededunentzat.
|
|
1671. | Jkd 4,19 | |
Gero, gorpu mespretxagarri bihurtuko dira,
iraingarri betiko, hildakoen artean;
buruz aurrera botako ditu Jaunak,
txintik ere ezin izango dutelarik esan;
oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko;
saminetan biziko dira
eta haien oroitzapena ere galdu egingo.
|
|
1672. | Jkd 6,4 | |
zeren eta haren erregetzaren ministro izanik,
ez baituzue zuzen epaitu, ez legea bete,
ezta jokatu ere Jainkoaren borondatearen arabera.
|
|
1673. | Jkd 6,7 | |
Gizaki guztien Jaunak ez du inoren aurrean atzera egiten,
handitasunak ez du kikiltzen;
handikia nahiz txikia berak egin zituen
eta era berean arduratzen da guztiez.
|
|
1674. | Jkd 7,3 | |
Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nuen
eta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean,
nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.
|
|
1675. | Jkd 9,9 | |
Zurekin dago jakinduria,
zure egite guztiak ezagutzen dituena,
mundua egin zenuenean ere bertan zena;
badaki zer duzun atsegin,
badaki zer den zuzena zure aginduen arabera.
|
|
1676. | Jkd 10,1 | |
Jakinduriak babestu zuen munduaren aita,
sortua izan eta bakarrik zegoenean;
gero, bekatutik atera zuen
|
|
1677. | Jkd 10,14 | |
berarekin jaitsi zen putzura
eta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;
azkenik, errege-makila eskuratu zion
eta menpean eduki zutenen gain agintea eman;
argira atera zituen iraindu zutenen gezurrak
eta betiko ospea eman zion berari.
|
|
1678. | Jkd 10,19 | |
etsaiak, ordea, urperatu egin zituen
eta, gero, hondotik ur gainera atera.
|
|
1679. | Jkd 11,3 | |
aurre egin zieten etsaien gudarosteei
eta atzera eragin arerioei.
|
|
1680. | Jkd 12,10 | |
baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,
bihozberritzeko aukera eman zenien,
zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,
berezkoa zutela txarkeria,
eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,
|
|
1681. | Jkd 12,12 | |
Izan ere, nork esango zuri: «Zer egin duzu?»
Nork aurka egingo zure epaiari?
Nork eramango auzitara
zeuk sortutako nazioak hondatzeagatik?
Nork aurre egingo zuri gaizkileak defendatzeko?
|
|
1682. | Jkd 12,19 | |
Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriari
zintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;
bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,
itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.
|
|
1683. | Jkd 13,4 | |
eta berorien ahalmen eta eraginkortasunak txunditu badituzte,
atera bezate hortik zenbat ahaltsuago den horiek egin zituena.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|