Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1740. | Si 42,9 | |
Alabak etengabeko ardura sortzen dio aitari barruan,
loa ere urrunarazten dion kezka:
gaztea denean, adina pasatuko ote zaion beldurrez;
ezkondu eta gero, senarrak zapuztu dezakeelako;
|
|
1741. | Si 43,23 | |
Bere egitasmoaren arabera ozeanoa menderatu du
eta uharteak landatu bertan.
|
|
1742. | Si 45,6 | |
Lebiren leinutik Jainkoak Aaron aukeratu zuen,
gizon santua, bere anaia Moisesen antzera.
|
|
1743. | Si 46,8 | |
Eta bi hauek bakarrik atera ziren onik
seiehun mila oinezkoren artean,
aginduriko lurraldean sartu ahal izateko,
esnea eta eztia zerizkion lurraldean.
|
|
1744. | Si 46,14 | |
Jaunaren legearen arabera gobernatu zuen batzarra
eta Jaunak Jakoben herriaren alde esku hartu zuen.
|
|
1745. | Si 46,20 | |
Eta hil ondoren ere, egin zioten galderari erantzunez,
erregeari amaiera iragarri zion,
lurpetik ere bere profeta-ahotsa entzunarazi zuen
herriaren gaiztakeria ezabatzeko.
|
|
1746. | Si 48,22 | |
Ezekiasek Jaunari atsegin zitzaiona egin baitzuen;
tinko iraun zuen David arbasoaren jokabidean,
Isaiasek, profeta handi eta bere azalpenetan fidagarri zenak,
agindu zionaren arabera.
|
|
1747. | Si 48,23 | |
Isaiasen garaian egin zuen eguzkiak atzera,
profetak erregearen bizitza luzarazi zuelarik.
|
|
1748. | Si 49,10 | |
Hamabi profetei dagokienez,
biziberri daitezela haien hezurrak hilobian,
adore berria eman baitzioten Israel herriari
eta onik atera, leialtasuna eta itxaropena suspertuz.
|
|
1749. | Si 50,6 | |
Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,
ilargia bete-betea dagoenean bezala,
|
|
1750. | Si 50,13 | |
Aaronen ondorengo guztiak
apaindura ederrez azaltzen ziren
Israelgo batzar osoaren aurrean,
Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.
|
|
1751. | Si 50,22 | |
Orain, bedeinka ezazue gauza guztien Jainkoa,
alde guztietan gauza handiak egiten dituena,
amaren sabeletik hasita gizakia garatu
eta bere errukiaren arabera gurekin diharduena.
|
|
1752. | Si 51,12 | |
heriotzatik salbatu
eta txarraldi honetatik atera.
Horregatik eman nahi dizkizut eskerrak,
eta zu goretsi eta bedeinkatu, Jauna.
Gorespen-salmoa
a) Goretsi Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.
b) Goretsi laudagarri den Jainkoa,
haren maitasuna betikoa baita.
c) Goretsi Israelen zaintzailea,
haren maitasuna betikoa baita.
d) Goretsi gauza guztien Egilea,
haren maitasuna betikoa baita.
e) Goretsi Israelen askatzailea,
haren maitasuna betikoa baita.
f) Goretsi israeldar sakabanatuak biltzen dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
g) Goretsi bere hiria eta santutegia eraikitzen dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
h) Goretsi Daviden familiari kimu indartsua sorrarazten diona,
haren maitasuna betikoa baita.
i) Goretsi Tzadoken semeak apaiz aukeratu dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
j) Goretsi Abrahamen babeskia,
haren maitasuna betikoa baita.
k) Goretsi Isaaken harkaitza,
haren maitasuna betikoa baita.
l) Goretsi Jakoben Jainko indartsua,
haren maitasuna betikoa baita.
m) Goretsi Sion aukeratu duena,
haren maitasuna betikoa baita.
n) Goretsi errege guztien Erregea,
haren maitasuna betikoa baita.
o) Bere herria indarberritzen du;
horregatik da goresgarri fededun guztientzat,
beregana hurbildu duen herriarentzat.
Aleluia! Gora Jauna!
|
|
1753. | Si 51,17 | |
Berari esker egin dut nik aurrera;
horregatik, jakinduria ematen didanari aintza emango diot.
|
|
1754. | Ba 1,19 | |
Jaunak Egiptotik gure gurasoak atera zituen egunetik gaurdaino, ez gatzaizkio Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, uko egin diogu haren mintzoa aditzeari.
|
|
1755. | Ba 1,20 | |
Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude; madarikazio hau Jaunak Moisesen bitartez adierazi zuen, esnea eta eztia darizkion lurraldea guri emateko arbasoak Egiptotik atera zituenean.
|
|
1756. | Ba 2,11 | |
«Jauna, Israelen Jainkoa, esku indartsuz atera zenuen zeure herria Egiptotik, mirariak eta egintza harrigarriak eginez; ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, izen ospetsua gaurdaino zeureganatuz;
|
|
1757. | Ba 2,24 | |
«Baina guk, zure esanari ez entzunarena eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak. Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte.
|
|
1758. | JrGt 1,14 | |
Bada ezpata eta aizkora eskuan dituenik, baina ez da gauza bere burua gerratik eta lapurrengandik babesteko.
«Hor ageri da ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!
|
|
1759. | JrGt 1,36 | |
Ezin diote itsuari ikusmena eman, ezta inor estuasunetik atera ere.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|