Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1947. | Jn 1,38 | |
Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien:
–Zeren bila zabiltzate?
Haiek erantzun:
–Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).
|
|
1948. | Jn 1,46 | |
Natanaelek esan zion:
–Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik?
Felipek erantzun zion:
–Etorri eta ikusi.
|
|
1949. | Jn 2,8 | |
Orduan, esan zien:
–Atera pixka bat eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten haiek.
|
|
1950. | Jn 2,9 | |
Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin
|
|
1951. | Jn 2,10 | |
eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».
|
|
1952. | Jn 3,20 | |
Izan ere, gaizki jokatzen duenak gorroto dio argiari, eta ez da hurbiltzen argitara, beraren jokabidea agerian geldi ez dadin.
|
|
1953. | Jn 3,21 | |
Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin».
|
|
1954. | Jn 3,22 | |
Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen.
|
|
1955. | Jn 4,11 | |
Emakumeak esan zion:
–Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori?
|
|
1956. | Jn 4,23 | |
Baina badator ordua –hobeto esan, heldu da–, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak.
|
|
1957. | Jn 4,24 | |
Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.
|
|
1958. | Jn 4,51 | |
Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.
|
|
1959. | Jn 5,35 | |
Joanek argi egiten zuen kriseilu piztuaren antzera, eta zuek alditxo batez bakarrik egon zineten prest haren argiaz gozatzeko.
|
|
1960. | Jn 6,1 | |
Handik aldi batera, Galilea edo Tiberiades aintziraz beste aldera joan zen Jesus.
|
|
1961. | Jn 6,16 | |
Arratsean, Jesusen ikasleak aintzirara jaitsi
|
|
1962. | Jn 6,17 | |
eta, txalupara igorik, aintziraz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin.
|
|
1963. | Jn 6,18 | |
Aintzira haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta.
|
|
1964. | Jn 6,66 | |
Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili.
|
|
1965. | Jn 7,24 | |
Ez epaitu itxuren arabera, zuzentasunez baizik.
|
|
1966. | Jn 7,41 | |
Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias». Baina beste zenbait kontra atera zen: «Galileatik etor ote daiteke Mesias?
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|