Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2080. | Eg 24,14 | |
Hau bai, aitortzen dizut: horiek sektatzat daukaten Bide horren arabera zerbitzatzen dut geure arbasoen Jainkoa; baina nik Moisesen legean eta profeten liburuetan idatzirik dagoen guztia onartzen dut,
|
|
2081. | Eg 25,13 | |
Handik zenbait egunen buruan, Agripa erregea eta Berenize iritsi ziren Zesareara, Festo agurtzera.
|
|
2082. | Eg 25,16 | |
Nik erantzun nien, erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe, eta leporatzen zaionari buruz defendatzeko aukera eman gabe.
|
|
2083. | Eg 25,26 | |
Ez dut, ordea, enperadore jaunari honetaz idazteko ezer garbirik. Horregatik ekarri dut zuen aurrera eta, batez ere, zure aurrera, Agripa erregea, hemengo galdeketaren ondoren zer idatzirik izan dezadan.
|
|
2084. | Eg 26,2 | |
«Zorionekoa ni, Agripa erregea, juduek leporatzen dizkidaten erru guztiez gaur neure burua zure aurrean zuritzeko aukera dudalako;
|
|
2085. | Eg 26,5 | |
Aspaldidanik ezagutzen naute eta aitor dezakete, nahi badute, fariseu bezala bizi izan naizela, gure erlijioko alderdirik zorrotzenaren arabera, alegia.
|
|
2086. | Eg 26,13 | |
Eta bidean, errege jauna, eguerdi aldera, eguzkia baino distiratsuago zen zerutiko argi bat ikusi nuen, eta bere distiraz inguratu gintuen ni eta neure bidelagunak.
|
|
2087. | Eg 26,16 | |
Baina altxa zaitez eta jarri tente! Honetarako agertu natzaizu: orain ikusi duzunaren eta aurrera agertuko dizudanaren zerbitzari eta lekuko bihurtzeko.
|
|
2088. | Eg 26,17 | |
Nik askatuko zaitut zeure herriaren eskutik eta jentilen eskutik, hauen artera bidaliko baitzaitut,
|
|
2089. | Eg 26,18 | |
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.
|
|
2090. | Eg 27,1 | |
Italiarantz ontziz atera behar genuela erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena.
|
|
2091. | Eg 27,9 | |
Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen. Paulok ohar hau egin zien:
|
|
2092. | Eg 27,17 | |
Hura ontzira jaso ondoren, ontzia kablez estutu zuten gogortzeko, eta, Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.
|
|
2093. | Eg 27,21 | |
Denbora asko generaman ezer jan gabe. Paulok erdian zutik jarri eta esan zuen: «Adiskideok, hobe nire esana egin bazenute eta Kretatik atera ez bagina: hartara ez genituzkeen kalte eta galera hauek izango.
|
|
2094. | Eg 27,27 | |
Hamalaugarren eguna zen Adriatikon noragabe gindoazela. Hartan, gauerdi aldera, lehorra hurbil sumatu zuten marinelek.
|
|
2095. | Eg 27,29 | |
Orduan, harkaitzen bat jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik, eta eguna argitzeko irrikatzen zeuden.
|
|
2096. | Eg 27,43 | |
Baina ehuntariak, Paulo bizirik atera nahirik, ez zien utzi beren asmoa betetzen. Igerian zekitenek salta zezatela lehenbizi uretara eta atera zitezela lehorrera agindu zuen;
|
|
2097. | Eg 28,10 | |
Gurekiko begiramenez eta arretaz beteak agertu ziren, eta, berriro itsasora atera ginenean, behar genuen guztia eman ziguten.
|
|
2098. | Eg 28,11 | |
Hiru hilabeteren buruan atera ginen, negua uhartean egina zuen Alexandriako ontzi batean; Kastor eta Polux zeramatzan ikurtzat.
|
|
2099. | Eg 28,15 | |
Hango senideak, bai baitzuten gure berri, bidera atera zitzaizkigun Foro Apio eta Hiru Bentara. Haiek ikustean, Jainkoari eskerrak eman zizkion Paulok, eta gogoa bizkortu zitzaion.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|