Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2174. | Kol 2,20 | |
Kristorekin hil bazarete eta munduan agintzen duten indarretatik askatu, zergatik makurtzen zarete oraindik arauetara, mundukoak bazinete bezala?
|
|
2175. | Kol 4,3 | |
Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.
|
|
2176. | Kol 4,18 | |
Neure eskuz idazten dizuet azken agurra: Paulok. Oroit zaitezte kartzelan nagoela. Grazia zuekin.
|
|
2177. | 1 Ts 1,8 | |
Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe.
|
|
2178. | 1 Ts 2,4 | |
Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik.
|
|
2179. | 1 Ts 2,12 | |
zuei aholku eta adore emanez eta Jainkoari dagokion eran bizitzeko eskatuz, honek bere erreinura eta aintzara deitzen zaituztenez gero.
|
|
2180. | 1 Ts 4,13 | |
Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.
|
|
2181. | 2 Ts 1,12 | |
Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.
|
|
2182. | 2 Ts 3,2 | |
Egin otoitz gizon oker eta gaiztoengandik gu onik atera gaitezen ere, ez baitira denak leialak.
|
|
2183. | 2 Ts 3,17 | |
Eta orain neure eskuz agurra: Paulok. Honela sinatzen ditut neure gutun guztiak; nire idazkera bera duzue.
|
|
2184. | 1 Tm 1,3 | |
Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak;
|
|
2185. | 1 Tm 4,13 | |
Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz, irakasteaz eta adore emateaz.
|
|
2186. | 1 Tm 5,6 | |
Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.
|
|
2187. | 1 Tm 5,24 | |
Zenbaiten hutsegiteak auzitara baino lehen nabariak izaten dira; beste batzuenak, ordea, ondoren bakarrik azaltzen dira.
|
|
2188. | 1 Tm 6,7 | |
ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.
|
|
2189. | 2 Tm 2,5 | |
Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada.
|
|
2190. | 2 Tm 3,11 | |
Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak!
|
|
2191. | 2 Tm 4,14 | |
Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera.
|
|
2192. | 2 Tm 4,16 | |
Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.
|
|
2193. | 2 Tm 4,17 | |
Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|