Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2184. | 1 Tm 1,3 | |
Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak;
|
|
2185. | 1 Tm 4,13 | |
Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz, irakasteaz eta adore emateaz.
|
|
2186. | 1 Tm 5,6 | |
Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.
|
|
2187. | 1 Tm 5,24 | |
Zenbaiten hutsegiteak auzitara baino lehen nabariak izaten dira; beste batzuenak, ordea, ondoren bakarrik azaltzen dira.
|
|
2188. | 1 Tm 6,7 | |
ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.
|
|
2189. | 2 Tm 2,5 | |
Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada.
|
|
2190. | 2 Tm 3,11 | |
Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak!
|
|
2191. | 2 Tm 4,14 | |
Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera.
|
|
2192. | 2 Tm 4,16 | |
Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.
|
|
2193. | 2 Tm 4,17 | |
Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik.
|
|
2194. | Tt 1,5 | |
Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman dizkizudan argibideen arabera.
|
|
2195. | Heb 1,1 | |
Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez;
|
|
2196. | Heb 1,6 | |
Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean, berriz, honela esaten du:
Adora dezatela bera
Jainkoaren aingeru guztiek.
|
|
2197. | Heb 2,4 | |
Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.
|
|
2198. | Heb 2,10 | |
Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea.
|
|
2199. | Heb 3,15 | |
esan zaigunaren arabera:
Gaur Jaunaren mintzoa
entzuten baduzue,
ez gogortu bihotzak,
errebelde izan zinetenean bezala.
|
|
2200. | Heb 3,16 | |
Zein dira Jainkoaren mintzoa entzun eta beraren kontra errebelatu zirenok? Moisesek Egiptotik atera zituen haiek, noski.
|
|
2201. | Heb 5,6 | |
Beste Salmo batean ere hau esaten dio:
Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera
|
|
2202. | Heb 5,10 | |
eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera .
|
|
2203. | Heb 5,11 | |
Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|