Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2194. | Tt 1,5 | |
Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman dizkizudan argibideen arabera.
|
|
2195. | Heb 1,1 | |
Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez;
|
|
2196. | Heb 1,6 | |
Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean, berriz, honela esaten du:
Adora dezatela bera
Jainkoaren aingeru guztiek.
|
|
2197. | Heb 2,4 | |
Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.
|
|
2198. | Heb 2,10 | |
Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea.
|
|
2199. | Heb 3,15 | |
esan zaigunaren arabera:
Gaur Jaunaren mintzoa
entzuten baduzue,
ez gogortu bihotzak,
errebelde izan zinetenean bezala.
|
|
2200. | Heb 3,16 | |
Zein dira Jainkoaren mintzoa entzun eta beraren kontra errebelatu zirenok? Moisesek Egiptotik atera zituen haiek, noski.
|
|
2201. | Heb 5,6 | |
Beste Salmo batean ere hau esaten dio:
Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera
|
|
2202. | Heb 5,10 | |
eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera .
|
|
2203. | Heb 5,11 | |
Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.
|
|
2204. | Heb 6,11 | |
Hauxe nahi genuke, hala ere: azkeneraino ager dezazuela guztiok orain arte izan duzuen ardura bera, zuen itxaropena bete-betea izatera irits dadin;
|
|
2205. | Heb 6,19 | |
Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu, zeruko santutegi barruraino sartzen dena;
|
|
2206. | Heb 6,20 | |
hara sartu baitzen Jesus guregatik, aitzindari gisa, Melkisedeken antzera behin betiko apaiz nagusi egina.
|
|
2207. | Heb 7,1 | |
Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi-goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen.
|
|
2208. | Heb 7,3 | |
Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.
|
|
2209. | Heb 7,5 | |
Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik.
|
|
2210. | Heb 7,11 | |
Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen. Beraz, lebitar apaizgoa Jainkoarekiko harreman betea lortzeko gai izan balitz, ez zen beharrezko izango beste apaiz bat sortzea, ez Aaronen antzera, baizik Melkisedeken antzera apaiz dena.
|
|
2211. | Heb 7,15 | |
Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera,
|
|
2212. | Heb 7,16 | |
hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.
|
|
2213. | Heb 7,17 | |
Izan ere, honela dago esana:
Betiko zu apaiz,
Melkisedeken antzera.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|