Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
486. | Epa 7,22 | |
Hirurehun haiek adarrak jotzen ari ziren bitartean, elkarren kontra borrokarazi zituen Jaunak madiandarrak. Orduan, kanpalekuko guztiek ihes egin zuten Bet-Xitara, Tzereda aldera, eta Abel-Mehola erreka bazterrera, Tabat ondora.
|
|
487. | Epa 8,20 | |
Gero, bere lehen-seme Jeterri agindu zion:
–Tira, hil itzak!
Mutilak, ordea, ez zuen atera ere egin ezpata; artean gazte izanik, beldur baitzen.
|
|
488. | Epa 9,35 | |
Ebeden seme Gaal irten eta hiriko sarreran gelditu zenean, Abimelek ere atera egin zen gordelekutik bere gizon guztiekin.
|
|
489. | Epa 9,39 | |
Atera zen, bada, Gaal Sikemgo nagusien aurretik Abimeleken kontra borrokatzera;
|
|
490. | Epa 9,44 | |
Abimelekek bere taldearekin aurreratu eta hiriko sarrera hartu zuen; bitartean, beste bi taldeek landara atera zirenei eraso eta xehatu egin zituzten.
|
|
491. | Epa 9,48 | |
Abimelek Tzalmon mendira igo zen bere gizon guztiekin. Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: «Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana».
|
|
492. | Epa 9,54 | |
Orduan, Abimelekek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta hil nazak! Ez dezatela esan emakume batek hil nauela». Ezkutariak ezpata sartu eta hil egin zuen.
|
|
493. | Epa 10,8 | |
Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.
|
|
494. | Epa 11,18 | |
Gerora, basamortuan zehar, Edom eta Moab lurraldeak inguratuz, Moabeko ekialdera hurbildu eta Arnon errekaz beste aldera ezarri zuten kanpalekua; baina ez ziren sartu moabdarren lurraldean, muga baitzen Arnon.
|
|
495. | Epa 11,31 | |
beraiek garaitu eta itzultzean, ongietorria egitera etxetik atera dakidan lehenengoa zuretzat izanen da, Jauna, eta erre-oparitzat eskainiko dizut».
|
|
496. | Epa 11,34 | |
Jefte Mitzpara, bere etxera, heldu zenean, alaba atera zitzaion ongietorria egitera, danbolina joz eta dantzari. Jeftek ez zuen beste semerik, ez alabarik, huraxe besterik.
|
|
497. | Epa 11,35 | |
Alaba ikustean, jantziak urratu eta esan zuen:
–Ai, ene alaba! Lur joa utzi nauzu. Zeu izan behar niri zoritxarra dakarkidana! Hitza eman diot Jaunari eta ezin atzera egin.
|
|
498. | Epa 13,2 | |
Bazen Tzoran Manoah izeneko gizon bat, Danen leinukoa. Haren emazteak ez zuen haurrik izan, agorra baitzen.
|
|
499. | Epa 13,3 | |
Behinola, emakume hari Jaunaren aingerua agertu eta esan zion: «Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu.
|
|
500. | Epa 14,5 | |
Horrela, bada, Samson Timnara abiatu zen bere aita-amekin. Timnako mahastietara heldu zirelarik, lehoi gazte bat atera zitzaion Samsoni orroka.
|
|
501. | Epa 14,12 | |
Samsonek esan zien:
–Igarkizun bat esan behar dizuet. Eztei-otorduko zazpi egunen barruan asmatu eta aditzera ematen badidazue, soineko eta soingaineko bana emango dizkizuet.
|
|
502. | Epa 14,15 | |
Laugarren egunean, esan zioten Samsonen emazteari:
–Atera iezaiozu azpikeriaz senarrari igarkizunak zer esan nahi duen; bestela, su emango dizugu, baita zuen aitaren etxeari ere. Guri lapurtzeko asmoz gonbidatu al gaituzue?
|
|
503. | Epa 14,17 | |
Eztei-otorduko zazpi egunetan emaztea negarrez ari izan zitzaion. Azkenean, nazkatu zuen eta Samsonek aditzera eman behar izan zion. Emazteak berehala bere herritarrei jakinarazi zien.
|
|
504. | Epa 15,10 | |
Judaren leinuko gizonek galdetu zuten:
–Zer dela-eta erasotzen diguzue?
Filistearrek erantzun zieten:
–Samson atxilotzera etorri gara; egin diguna ordainaraztera.
|
|
505. | Epa 15,13 | |
Judakoek erantzun zioten:
–Hil, ez zaitugu hilko; baina ongi lotu eta filistearren esku utzi, bai.
Orduan, bi soka berriz lotu eta atera egin zuten haitzartetik.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|