Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
526. | 1 Sm 1,12 | |
Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari. Elik, bitartean, ahora begiratzen zion.
|
|
527. | 1 Sm 2,28 | |
Israelen leinu guztietarik zuen aita hautatu nuen apaizgorako, nire aldarera igo zedin, intsentsua erre ziezadan eta nire santutegian efod delakoa jantzi zezan. Era berean, israeldarrek egindako eskaintza guztietarik beren zatia hartzeko eskubidea eman nien zuen aitaren ondorengoei.
|
|
528. | 1 Sm 2,35 | |
«Zintzo izango zaidan apaiz bat dut sorraraziko; nire nahiaren arabera du hark jardungo. Ondorengotza iraunkorra emango diot eta nire gantzutuaren zerbitzuan ibiliko da beti.
|
|
529. | 1 Sm 5,1 | |
Filistearrek Jainkoaren kutxa hartu eta Eben-Ezertik Axdodera eraman zuten.
|
|
530. | 1 Sm 5,4 | |
Hurrengo goizean, jaikitzean, Dagon aurpegiz aurrera lurrean eroria aurkitu zuten berriro, Jaunaren kutxaren aitzinean. Dagonen burua eta bi besoak hautsiak zeuden atarian; soin-enborra baino ez zuen osorik Dagonek.
|
|
531. | 1 Sm 5,9 | |
Eraman orduko, ordea, izugarrizko ikara sartu zien Jainkoak hiri hartakoei ere. Jo zituen gizonezkoak, txiki hala handi, eta erlakiztenak atera zizkien.
|
|
532. | 1 Sm 6,12 | |
Behiek Bet-Xemexerako bidetik jo zuten zuzen-zuzen. Aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe. Filistearren buruzagiek Bet-Xemexeko mugaraino jarraitu zieten.
|
|
533. | 1 Sm 6,14 | |
Gurdia, Bet-Xemexeko Josueren alorrera heldu zenean, gelditu egin zen. Bazen han harri handi bat; puskatu zuten gurdia egurra egiteko, eta behiak egurraren gainean jarri zituzten, Jaunari erre-oparia eskaintzeko.
|
|
534. | 1 Sm 7,6 | |
Bildu ziren, bada, Mitzpan. Atera zuten ura eta isuri zuten Jaunaren aitzinean. Egun hartan, barau eginez, hau zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren aurka». Samuel israeldarren buruzagi egin zen Mitzpan.
|
|
535. | 1 Sm 8,8 | |
Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Niri egin didatena bera egiten dizute orain zuri.
|
|
536. | 1 Sm 9,18 | |
Hurbildu zitzaion Saul Samueli hiriko atera, eta esan zion:
–Otoi, esadazu non den ikuslearen etxea.
|
|
537. | 1 Sm 10,3 | |
«Jo aurrerantz eta, Taborreko arte-arbolaren aldamenera heltzean, Betelera bidean gora, Jainkoarengana doazen hiru gizaseme aurkituko dituzue: batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo-zahagia.
|
|
538. | 1 Sm 10,13 | |
Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen.
|
|
539. | 1 Sm 10,18 | |
eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: «Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.
|
|
540. | 1 Sm 10,20 | |
Hurbilarazi zituen, orduan, Samuelek israeldar leinu guztiak eta, zotz eginik, Benjaminen leinuari atera zitzaion.
|
|
541. | 1 Sm 10,21 | |
Hurbilarazi zuen Benjaminen leinua senitarteka eta, zotz eginik, Matriren senitarteari atera zitzaion, eta, hauen artean, Kixen seme Sauli. Hasi ziren Saulen bila, baina ez zuten aurkitzen.
|
|
542. | 1 Sm 10,23 | |
Joan ziren lasterka eta atera egin zuten handik. Jendearen artean zutiarazi eta denetan garaiena zen Saul, sorbaldaraino heltzen zitzaion beste jende guztia.
|
|
543. | 1 Sm 11,1 | |
Nahax amondarra Galaadeko Jabex hiriari erasotzen hasi zitzaion. Jabexeko bizilagunek esan zioten Nahaxi:
–Egin dezagun ituna, eta menpeko izanen gaituzu.
|
|
544. | 1 Sm 11,7 | |
Idi-parea hartu, laurkitu eta Israel lurralde osora bidali zituen puskak mandatari haiekin, esanez: «Hona zer egingo diegun Saulen eta Samuelen ondoren etortzen ez denaren idiei». Jaunaren beldurrak hartu zuen, orduan, herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren.
|
|
545. | 1 Sm 12,6 | |
Eta Samuelek jarraitu zuen:
–Lekuko dut, bada, Moises eta Aaron sorrarazi eta zuen arbasoak Egiptotik atera zituen Jauna.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|