Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
878. | Jr 32,7 | |
«Hanamel, zeure osaba Xalumen semea, etorriko zaizu eskabide hau egitera: “Eros iezadazu Anatoten daukadan alorra; zeuri dagokizu horretarako eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez”».
|
|
879. | Jr 32,8 | |
Jaunak iragarri bezala, Hanamel etorri zitzaidan presondegiko atarira, eta esan zidan: «Eros iezadazu Anatoten, Benjaminen lurraldean, daukadan alorra; zurea da erosteko eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez». Garbi jakin nuen orduan Jaunak hitz egin zidala.
|
|
880. | Jr 32,9 | |
Horrela, erosi nion Anatoteko alorra neure lehengusu Hanameli. Zilarrezko hamazazpi txanpon ordaindu nizkion.
|
|
881. | Jr 32,21 | |
Mirariak eta egintza harrigarriak eginez atera zenuen Israel zeure herria Egiptotik, ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, mundu guztia izutuz.
|
|
882. | Jr 32,23 | |
Baina jabe izateko bertara sartu zirenean, ez ziren zure esaneko izan, ez zituzten zure legeak bete, ez zuten zuk aginduaren arabera jokatu. Horregatik bidali diezu zoritxar handi hau.
|
|
883. | Jr 32,25 | |
Zeuk agindu didazu, ordea, Jainko Jauna, alorra erosi eta lekukoen aurrean ordaintzeko. Eta hiria babiloniarren menpe erortzear dago… ».
|
|
884. | Jr 34,2 | |
Jaunak, Israelen Jainkoak, Judako errege Sedekiasi bere mezua adieraztera bidali zuen Jeremias: «Honela dio Jaunak: Hara, hiri hau Babiloniako erregearen esku uzten dut, erre dezan.
|
|
885. | Jr 34,11 | |
Baina atzera egin zuten gero, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin zituzten, berriro esklabo-lanetara behartuz.
|
|
886. | Jr 34,13 | |
«Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Hitzarmen hau egin nuen nik zuen arbasoekin, Egiptotik, esklabotzatik, atera nituenean:
|
|
887. | Jr 34,16 | |
Baina atzera egin duzue gero, nire izena profanatuz, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin dituzue, berriro esklabo-lanetara behartuz.
|
|
888. | Jr 35,13 | |
beraren mezu hau Judako eta Jerusalemgo jendeari adieraztera joateko agindu zion: «Nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, galdetzen dizuet: Ez al duzue rekabetarren ikasbidea jaso behar eta nire esanak aditu?
|
|
889. | Jr 36,29 | |
Gero, hau esango diozu nire izenean Judako errege Joiakimi: Erre egin duzu liburua, eta Babiloniako erregea lurralde hau eta bertako gizaki eta abereak suntsitzera egiaz etorriko dela idatzi izana aurpegira bota didazu.
|
|
890. | Jr 37,5 | |
Bitartean, faraoiaren gudarostea Egiptotik atera zen. Hori jakitean, Jerusalem inguraturik zeukaten gudari babiloniarrak, erasoari utzirik, urrundu egin ziren hiritik.
|
|
891. | Jr 37,13 | |
Baina Benjaminen atera iritsi zenean, han zegoen Ierias guardiaburua, Xelemiasen seme eta Hananiasen biloba, eta Jeremias profetari alto eman eta esan zion:
–Babiloniarrengana igarotzeko asmotan zabiltza zu.
|
|
892. | Jr 38,10 | |
Orduan, agindu hau eman zion erregeak Ebed-Melek etiopiarrari:
–Joan hiru gizonekin eta atera Jeremias putzutik, hil baino lehen.
|
|
893. | Jr 38,13 | |
eta, sokatik tiraka, putzutik atera zuten. Kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.
|
|
894. | Jr 38,19 | |
Erregeak erantzun zion:
–Babiloniarren aldera igaro diren judatarren beldur naiz; haien eskuetan eroriz gero, tratu txarra emango baitidate.
|
|
895. | Jr 39,4 | |
Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.
|
|
896. | Jr 39,5 | |
Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:
|
|
897. | Jr 41,6 | |
Ismael atera zitzaien bidera negar-zotinka eta, haiengana heltzean, esan zien:
–Zatozte Ahikamen seme Gedalias ikustera.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|