Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
180 kointzidentziak 177 txataletan
141. | 1 Ko 6,19 | |
Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,
|
|
142. | 1 Ko 12,3 | |
Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.
|
|
143. | 1 Ko 12,8 | |
Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea;
|
|
144. | 1 Ko 12,10 | |
bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea , eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.
|
|
145. | 1 Ko 12,11 | |
Hori guztia, ordea, Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez.
|
|
146. | 1 Ko 12,13 | |
Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu.
|
|
147. | 1 Ko 15,45 | |
Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.
|
|
148. | 2 Ko 4,13 | |
Hau dio Liburu Santuak: Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten,
|
|
149. | 2 Ko 6,6 | |
Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Espiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez,
|
|
150. | 2 Ko 12,18 | |
Titori eskatu nion joateko, eta berarekin beste anaia hura bidali nuen. Titok ustiatu ote zaituzte? Ez al dugu biok espiritu berarekin jokatu? Ez al gara bide beretik ibili?
|
|
151. | 2 Ko 13,13 | |
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan bitez zuekin guztiokin.
|
|
152. | Ef 1,13 | |
Eta zuek ere egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berri ona, entzun
eta Kristorengan sinetsi duzuenok,
aginduriko Espiritu Santuak
zigiluz bezala markatu zaituzte;
|
|
153. | Ef 2,18 | |
Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.
|
|
154. | Ef 4,30 | |
Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko.
|
|
155. | Ef 6,12 | |
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.
|
|
156. | 1 Ts 1,5 | |
Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. Ongi dakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela.
|
|
157. | 1 Ts 1,6 | |
Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua.
|
|
158. | 1 Ts 4,8 | |
Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten, bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.
|
|
159. | 1 Ts 5,23 | |
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak –gorputz, arima eta espiritu– errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.
|
|
160. | 2 Ts 2,13 | |
Baina guk eskerrak eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|