Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
180 kointzidentziak 177 txataletan
20. | Tb 6,8 | |
Aingeruak erantzun:
–Demonioak edota espiritu gaiztoren batek gizon nahiz emakumeren bati erasotzean, halakoaren aurrean arrainaren bihotza eta gibela errez gero, ez dio berriro erasoko; betiko ihes egingo du.
|
|
21. | Jkd 1,5 | |
Espiritu santu hezitzaileak ihes egiten dio engainuari,
urrundu egiten da gogoeta zentzugabeen aurrean;
bidegabekeria agertzean, salatu egiten dute.
|
|
22. | Jkd 7,22 | |
Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,
bakarra, jarduera anitzekoa, fina,
mugikorra, sarkorra, kutsugabea,
aldaezina, on egin zalea, zolia,
|
|
23. | Jkd 7,23 | |
behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,
tinkoa, ziurra, kezkagabea,
dena ahal duena eta dena ikusten duena;
espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.
|
|
24. | Jkd 9,17 | |
Nork ezagutuko zukeen zure asmoa,
zeuk eman ez bazenio jakinduria
eta zerutik bidali zeure espiritu santua?
|
|
25. | Jkd 12,1 | |
eta zure espiritu hilezkorra guztiengan dago.
|
|
26. | Mt 1,18 | |
Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez.
|
|
27. | Mt 1,20 | |
Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator.
|
|
28. | Mt 3,11 | |
Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.
|
|
29. | Mt 10,1 | |
Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.
|
|
30. | Mt 12,31 | |
«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.
|
|
31. | Mt 12,32 | |
«Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.
|
|
32. | Mt 12,43 | |
«Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik,
|
|
33. | Mt 12,45 | |
Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».
|
|
34. | Mt 28,19 | |
Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz
|
|
35. | Mk 1,8 | |
Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte».
|
|
36. | Mk 1,23 | |
Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:
|
|
37. | Mk 1,26 | |
Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik.
|
|
38. | Mk 1,27 | |
Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»
|
|
39. | Mk 3,11 | |
Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara jausi eta ozenki esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara zu».
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|