Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
202 kointzidentziak 202 txataletan
| 147. | 1 Tm 1,1 | | |
|
Nik, Paulok, Jainko gure Salbatzailearen eta gure itxaropen den Jesu Kristoren aginduz beronen apostolu naizen honek,
|
|
| 148. | 1 Tm 1,12 | | |
|
Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako,
|
|
| 149. | 1 Tm 1,14 | | |
|
Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez.
|
|
| 150. | 1 Tm 1,15 | | |
|
Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik;
|
|
| 151. | 1 Tm 1,16 | | |
|
baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin.
|
|
| 152. | 1 Tm 2,5 | | |
|
Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus,
|
|
| 153. | 1 Tm 3,13 | | |
|
zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.
|
|
| 154. | 1 Tm 3,16 | | |
|
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa:
Kristo, gizaki bezala agertua,
Espirituak zintzotzat aitortua,
aingeruek ikusia,
herriei hots egina,
munduan sinetsia,
Jainkoak aintzan hartua.
|
|
| 155. | 1 Tm 4,6 | | |
|
Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz.
|
|
| 156. | 1 Tm 5,21 | | |
|
Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.
|
|
| 157. | 1 Tm 6,13 | | |
|
Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:
|
|
| 158. | 2 Tm 1,2 | | |
|
zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo. Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.
|
|
| 159. | 2 Tm 1,9 | | |
|
Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako.
|
|
| 160. | 2 Tm 1,10 | | |
|
Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez.
|
|
| 161. | 2 Tm 1,13 | | |
|
Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.
|
|
| 162. | 2 Tm 2,1 | | |
|
Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz.
|
|
| 163. | 2 Tm 2,3 | | |
|
Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.
|
|
| 164. | 2 Tm 2,10 | | |
|
Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten.
|
|
| 165. | 2 Tm 3,12 | | |
|
Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.
|
|
| 166. | 2 Tm 3,15 | | |
|
eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|