Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
202 kointzidentziak 202 txataletan
| 170. | Flm 1,9 | | |
|
nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,
|
|
| 171. | Flm 1,23 | | |
|
Epafrasek, Kristo Jesusengatik nire kartzela-lagunak, agurtzen zaitu;
|
|
| 172. | Heb 3,6 | | |
|
Kristo, ordea, Jainkoaren etxeko nagusi ezarritako Seme bezala izan da fidagarri; etxe hori gu geu gara, baldin adoretsu eta harrotzeko geure bide dugun itxaropenean sendo irauten badugu.
|
|
| 173. | Heb 9,11 | | |
|
Kristo, berriz, datozen ondasunen apaiz nagusi bezala agertu da. Bera sartu den etxola lehengoa baino hobea eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa.
|
|
| 174. | Heb 9,12 | | |
|
Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez aker eta zekorren odola eskainiz, berea baizik, horrela betiko salbamena lortu digularik.
|
|
| 175. | Heb 9,24 | | |
|
Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian –egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean–, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko;
|
|
| 176. | Heb 9,26 | | |
|
Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko.
|
|
| 177. | Heb 9,28 | | |
|
halaxe Kristo ere: behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko, eta gero bigarrenez agertuko da, bekatuarekin zerikusirik gabe, beraren zain daudenak salbatzera.
|
|
| 178. | Heb 10,10 | | |
|
Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak.
|
|
| 179. | Heb 10,19 | | |
|
Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko,
|
|
| 180. | Heb 13,21 | | |
|
Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen.
|
|
| 181. | 1 P 1,1 | | |
|
Nik, Pedrok, Jesu Kristoren apostolu honek, Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi idazten dizuet.
|
|
| 182. | 1 P 1,2 | | |
|
Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!
|
|
| 183. | 1 P 1,13 | | |
|
Horregatik, prestatu zeuen gogoa zerbitzurako eta bizi neurritasunez. Jar ezazue zeuen itxaropen osoa Jesu Kristoren agerpenak ekarriko dizuen dohainean.
|
|
| 184. | 1 P 1,20 | | |
|
Kristo mundua mundu izan aurretik zegoen Jainkoaren asmotan, eta azken garai hauetan agertu da zuen onerako.
|
|
| 185. | 1 P 2,5 | | |
|
Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko.
|
|
| 186. | 1 P 3,15 | | |
|
Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko;
|
|
| 187. | 1 P 3,18 | | |
|
Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.
|
|
| 188. | 1 P 3,21 | | |
|
Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen. Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa ezarriz baizik; Jesu Kristoren piztueraren bidez salbatzen gaitu.
|
|
| 189. | 1 P 4,11 | | |
|
Hitz egiteko dohaina duenak adieraz dezala Jainkoaren hitza. Zerbitzuren bat duenak bete dezala Jainkoak ematen dion indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan dadin Jesu Kristoren bidez. Beroni aintza eta ahalmena menderen mendetan! Amen.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|