Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
202 kointzidentziak 202 txataletan
| 190. | 2 P 1,1 | | |
|
Nik, Simon Pedrok, Jesu Kristoren zerbitzari eta apostolu honek, zuei idazten dizuet, gure Jainko eta Salbatzailea den Jesu Kristoren salbamen-indarrari esker gurea bezain fede baliotsua iritsi duzuenoi.
|
|
| 191. | 2 P 3,4 | | |
|
galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe».
|
|
| 192. | 1 J 1,3 | | |
|
Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da.
|
|
| 193. | 1 J 1,5 | | |
|
Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.
|
|
| 194. | 1 J 3,5 | | |
|
Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.
|
|
| 195. | 1 J 3,7 | | |
|
Seme-alabatxook, ez zaitzatela inork engaina. Jainkoaren nahia egiten duena zuzena da, Kristo zuzena den bezalaxe.
|
|
| 196. | 1 J 3,23 | | |
|
Hauxe da Jainkoaren agindua: sinets dezagula beraren Seme Jesu Kristogan eta maita dezagula elkar, berak agindu bezala.
|
|
| 197. | 1 J 5,20 | | |
|
Badakigu Jainkoaren Semea etorri dena eta adimena eman diguna egiazko Jainkoa ezagutzeko. Egiazko Jainkoarekin bat eginik gaude, beraren Seme Jesu Kristorekin bat eginda egonik. Hauxe dugu egiazko Jainkoa eta betiko bizia.
|
|
| 198. | 2 J 1,3 | | |
|
Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.
|
|
| 199. | Ju 1,1 | | |
|
Nik, Judasek, Jesu Kristoren zerbitzari eta Santiagoren anaia honek, zuei idazten dizuet, federa deituak izan zaretenoi, Jainko Aitak maite eta Jesu Kristok zaintzen zaituztenoi.
|
|
| 200. | Ap 1,1 | | |
|
Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari.
|
|
| 201. | Ap 1,2 | | |
|
Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua.
|
|
| 202. | Ap 1,5 | | |
|
baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.
Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|