Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
241 kointzidentziak 236 txataletan
| 138. | Kol 1,1 | | |
|
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun eta senide leialoi idazten dizuegu.
|
|
| 139. | Kol 1,3 | | |
|
Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,
|
|
| 140. | Kol 1,4 | | |
|
jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;
|
|
| 141. | Kol 1,15 | | |
|
Jainkoaren salbamen-asmoa, Kristorengan burutua
Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,
izaki guztietan lehen-sortua.
|
|
| 142. | Kol 1,16 | | |
|
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak
zeru-lurretan diren gauza guztiak,
ageri direnak eta ez direnak:
munduan agintzen duten ahalmen,
nagusi, aginte eta botereak.
Kristo da sortua izan den guztiaren
eredu eta helburu.
|
|
| 143. | Kol 1,18 | | |
|
Kristo da gorputzaren burua,
Elizarena alegia.
Bera da hasiera,
hildakoen artetik lehen piztua,
eta gauza guztietan
lehentasuna dagokio;
|
|
| 144. | Kol 1,28 | | |
|
Kristo hauxe ari gara hots egiten, denei aholku emanez eta ahalegin guztian irakatsiz, denak beren kristau-bizitzan heldutasun betera irits daitezen.
|
|
| 145. | Kol 2,2 | | |
|
Haiek adorez bete daitezen ari naiz horrela eta, maitasunean bat eginik, Jainkoaren asmo ezkutua den Kristo bere aberastasun osoan ulertzera eta sakon ezagutzera hel daitezen.
|
|
| 146. | Kol 2,6 | | |
|
Beraz, Kristo Jesus Jauna onartu duzuenez gero, jarraitu berari dagokionez bizitzen.
|
|
| 147. | Kol 2,9 | | |
|
Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean;
|
|
| 148. | Kol 2,17 | | |
|
Hori guztia etortzeko ziren gauzen itzala besterik ez da; errealitatea Kristo da.
|
|
| 149. | Kol 2,19 | | |
|
Halakoak ez daude buru den Kristorekin loturik, eta Kristo da, hain zuzen, buru bezala, lokailu eta junturen bitartez gorputz osoa elkarlotzen duena eta, Jainkoak nahi bezala, hazarazten duena.
|
|
| 150. | Kol 3,1 | | |
|
Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.
|
|
| 151. | Kol 3,4 | | |
|
Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.
|
|
| 152. | Kol 3,11 | | |
|
Harentzat ez dago ez greziarrik eta ez judurik, ez erdaindurik eta ez erdaingaberik, ez kultura handiagoko nahiz txikiagokorik, ez esklaborik eta ez librerik: Kristo da dena, eta denetan bizi da.
|
|
| 153. | Kol 3,24 | | |
|
jakinik Jaunarengandik jasoko duzuen ondarea duzuela saria. Zuek Kristo, benetako nagusia, duzue zerbitzatzen.
|
|
| 154. | Kol 4,12 | | |
|
Herritar duzuen Epafrasek ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.
|
|
| 155. | 1 Ts 1,1 | | |
|
Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu. Grazia eta bakea zuei.
|
|
| 156. | 1 Ts 1,2 | | |
|
Eskerrak ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.
|
|
| 157. | 1 Ts 5,9 | | |
|
Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|