Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
241 kointzidentziak 236 txataletan
| 171. | 1 Tm 1,2 | | |
|
zuri idazten dizut, Timoteo, sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.
|
|
| 172. | 1 Tm 1,12 | | |
|
Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako,
|
|
| 173. | 1 Tm 1,14 | | |
|
Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez.
|
|
| 174. | 1 Tm 1,15 | | |
|
Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik;
|
|
| 175. | 1 Tm 2,5 | | |
|
Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus,
|
|
| 176. | 1 Tm 3,13 | | |
|
zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.
|
|
| 177. | 1 Tm 3,16 | | |
|
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa:
Kristo, gizaki bezala agertua,
Espirituak zintzotzat aitortua,
aingeruek ikusia,
herriei hots egina,
munduan sinetsia,
Jainkoak aintzan hartua.
|
|
| 178. | 1 Tm 4,6 | | |
|
Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz.
|
|
| 179. | 1 Tm 5,21 | | |
|
Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.
|
|
| 180. | 1 Tm 6,3 | | |
|
Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena
|
|
| 181. | 1 Tm 6,13 | | |
|
Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:
|
|
| 182. | 1 Tm 6,14 | | |
|
bete agindua akatsik gabe eta esankizunik sortu gabe, Jesu Kristo gure Jauna agertuko den arte,
|
|
| 183. | 2 Tm 1,1 | | |
|
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen bidez agindu zaigun bizia iragartzeko Jesu Kristoren apostolu naizen honek,
|
|
| 184. | 2 Tm 1,2 | | |
|
zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo. Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.
|
|
| 185. | 2 Tm 1,9 | | |
|
Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako.
|
|
| 186. | 2 Tm 1,10 | | |
|
Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez.
|
|
| 187. | 2 Tm 1,13 | | |
|
Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.
|
|
| 188. | 2 Tm 2,1 | | |
|
Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz.
|
|
| 189. | 2 Tm 2,3 | | |
|
Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.
|
|
| 190. | 2 Tm 2,8 | | |
|
Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona,
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|