Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
241 kointzidentziak 236 txataletan
| 227. | 1 J 2,1 | | |
|
Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo.
|
|
| 228. | 1 J 3,5 | | |
|
Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.
|
|
| 229. | 1 J 3,7 | | |
|
Seme-alabatxook, ez zaitzatela inork engaina. Jainkoaren nahia egiten duena zuzena da, Kristo zuzena den bezalaxe.
|
|
| 230. | 1 J 4,2 | | |
|
Honela jakingo duzue norbaitek Jainkoaren Espiritua duen ala ez: Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen duenak Jainkoaren Espiritua du;
|
|
| 231. | 1 J 5,6 | | |
|
Jesu Kristo bataioko uraz eta heriotzako odolaz etorri zen; ez zen uraz bakarrik etorri, uraz eta odolaz baizik. Eta Espiritua da horren testigantza egiten duena, Espiritua egia baita.
|
|
| 232. | 2 J 1,7 | | |
|
Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa.
|
|
| 233. | Ju 1,4 | | |
|
Izan ere, bada hor azpikeriaz sartu zaizuen zenbait, aspaldidanik Liburu Santuak kondenatutzat emana, jende sinesgabea. Gure Jainkoaren onginahia jokabide biziotsurako aitzakiatzat hartzen dute eta Jesu Kristo, gure Jaun eta Jabe bakarra, ukatzen.
|
|
| 234. | Ju 1,17 | | |
|
Zuek, ene maiteok, gogoratu Jesu Kristo gure Jaunaren apostoluek aurrez iragarria:
|
|
| 235. | Ju 1,21 | | |
|
zaudete tinko Jainkoaren maitasunean, betiko bizitza emango dizuen Jesu Kristo gure Jaunaren errukiaren zain.
|
|
| 236. | Ju 1,25 | | |
|
gure salbatzaile den Jainko bakarrari, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, aintza, handitasuna, ahalmena eta agintea betidanik, orain eta beti! Amen.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|