Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 1319. | Esd 4,7 | | |
|
Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.
|
|
| 1320. | Esd 5,14 | | |
|
Horrez gainera, itzuli egin zituen urre eta zilarrezko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babiloniako jauretxera eramandakoak; Babiloniako jauretxetik atera eta gobernari izendatu zuen Xexbatzar zeritzon gizon bati eman zizkion.
|
|
| 1321. | Esd 6,14 | | |
|
Juduen arduradunek etxegintza-lanak ongi zeramatzaten aurrera, Ageo profetaren eta Idoren seme Zakariasen hitzak adoreturik; eraiki zuten azkenik etxea, Israelgo Jainkoaren eta Pertsiako Ziro, Dario eta Artaxerxes erregeen aginduen arabera.
|
|
| 1322. | Esd 7,18 | | |
|
Eta geldi litekeen zilar eta urrearekin, zeuk eta zure ahaideek hobekien deritzozuena egingo duzu, zeuen Jainkoaren borondatearen arabera.
|
|
| 1323. | Esd 8,15 | | |
|
Ahabara doan ibaiaren ondoan bildu nituen gizon horiek, eta han gelditu ginen hiru egunez. Herriko jendea eta apaizak han zeudela ohartu nintzen, baina ez nuen lebitarrik aurkitu.
|
|
| 1324. | Esd 8,31 | | |
|
Lehenengo hilaren hamabian abiatu ginen Ahaba ibaitik Jerusalemera. Jainkoa lagun baikenuen, onik atera gintuen etsai eta bidelapurrengandik.
|
|
| 1325. | Esd 9,5 | | |
|
Arratsaldeko opari-garaian atera nintzen nahigabealditik; soinekoa eta soingainekoa urraturik nituela, belauniko jarri eta Jaunarengana, neure Jainkoarengana, luzatu nituen eskuak,
|
|
| 1326. | Esd 9,8 | | |
|
Baina orain, une batez, mesede egin diguzu, Jauna, geure Jainkoa: herriaren zati bat bizirik atera duzu eta zure toki santuan bizitzen utzi diguzu; gure Jainkoa, argitu egin dituzu gure begiak eta arnasa eman geure esklabotzan.
|
|
| 1327. | Esd 9,13 | | |
|
Zorigaitz guztiak geure egintza gaizto eta erru handiengatik gertatu zaizkigu. Hala ere, zuk, gure Jainko horrek, gure bekatuek merezi baino gutxiago zigortu gaituzu, eta bizirik atera gaituzu hemen gaudenok.
|
|
| 1328. | Esd 9,15 | | |
|
Jauna, Israelgo Jainkoa, leiala zarelako geratzen gara oraindik talde bat bizirik. Hona hemen gu zure aurrean, geure erru eta guzti, zure aurrera aurkezteko dina ez bagara ere».
|
|
| 1329. | Esd 10,15 | | |
|
Baina Asahelen seme Jonatan eta Tikbaren seme Jahzias erabaki honen kontra atera ziren, Mexulam eta Xabtai lebitarrak ere alde zituztela.
|
|
| 1330. | Ne 1,11 | | |
|
Jauna, beude adi zure belarriak nire eta zure zerbitzari guztien otoitzera. Leial izan nahi genuke zurekin. Lagundu zure zerbitzari honen asmoak ongi atera daitezen, eta erregeak onginahiz har nazan».
Erregearen edari-emaile nintzen ni orduan.
|
|
| 1331. | Ne 2,12 | | |
|
Ez nion inortxori ere adierazi Jainkoaren eraginez Jerusalemen egin nahi nuena. Gauez atera nintzen gizon banaka batzuekin, neu ninderaman astoa beste abererik hartu gabe.
|
|
| 1332. | Ne 2,13 | | |
|
Atera nintzen, bada, gauez Haraneko atetik eta Herensugearen iturri aldera eta Zabortegiko ate aldera hartu nuen. Harresien alde hura arakatu nuen: harresiak zulatuak zeuden eta ateak suak kiskaliak.
|
|
| 1333. | Ne 2,14 | | |
|
Handik Iturriko ate aldera eta Erregearen urtegirantz jo nuen, baina gainean ninderaman abereak ez zuen handik igarotzeko lekurik.
|
|
| 1334. | Ne 2,17 | | |
|
Esan nien, bada: «Ikusten duzue nolako atsekabetan gabiltzan: Jerusalem hondatua dago eta bertako ateak kiskaliak. Ea, eraiki ditzagun Jerusalemgo harresiak, atera gaitezen egoera lotsagarri honetatik!»
|
|
| 1335. | Ne 3,28 | | |
|
Zaldien atetik aurrera apaizek egin zuten lan, nork bere etxe aurrean.
|
|
| 1336. | Ne 4,1 | | |
|
Baina Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela jakin zutenean, Sanbalat, Tobias, arabiarrak, amondarrak eta Axdod aldeko jendea amorru bizian jarri ziren.
|
|
| 1337. | Ne 4,10 | | |
|
Baina, egun hartatik aurrera, nire gizonen erdiak lan egiten zuen bitartean, beste erdia lantzaz, ezkutuz, gezi-uztaiz eta korazaz armaturik egon ohi zen. Buruzagiek judu guztien ardura zuten.
|
|
| 1338. | Ne 5,8 | | |
|
Honela salatu nituen: «Geure ahalegin guztiaz berriro erosi ditugu atzerritarrei salduak zeuden geure senide juduak. Orain, zeuek ari zarete senideak saltzen, gu berriro erosi beharrean gerta gaitezen». Isilik geratu ziren, txintik ere atera gabe.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|