Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 1485. | Jdt 1,4 | | |
|
Ateak hogeita hamabost metro ziren gora eta hogei metro zabal; horrela, atera zitekeen gudarostea, oinezkoak ongi lerrokatuak zirela.
|
|
| 1486. | Jdt 2,7 | | |
|
Agindu iezaiezu lur- eta ur-eskaintzak prestatzeko, mendetasunaren seinaletzat. Amorru bizian atera behar dut beraien kontra; nire gudarosteak lurralde hori guztia oinpean hartuko du eta dena harrapatzen utziko diet nire gudariei.
|
|
| 1487. | Jdt 2,21 | | |
|
Ninivetik atera eta hiru eguneko bidea egin zuten Bektileteko lautadarantz. Gero, Bektiletetik alde egin eta Zilizia Garaitik ezkerraldera dagoen menditik hurbil ezarri zuten kanpalekua.
|
|
| 1488. | Jdt 4,4 | | |
|
Orduan, mezulariak bidali zituzten Samaria, Kona, Bet-Horon, Belmaim, Jeriko, Koba eta Aisora hirietara eta Salemgo haranera.
|
|
| 1489. | Jdt 4,15 | | |
|
Durbanteak errautsez estaliak zituzten eta oihu egiten zioten indar guztiz Jaunari, Israel herriaren alde atera zedin.
|
|
| 1490. | Jdt 5,4 | | |
|
Esadazue zergatik ez duen irten nahi izan niri ongietorria egitera, mendebaldeko beste herri guztien antzera».
|
|
| 1491. | Jdt 5,11 | | |
|
Orduan, Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurrarazi eta esklabo bihurtu.
|
|
| 1492. | Jdt 5,18 | | |
|
Baina Jainkoak ipinitako bidetik okertu zenean, era izugarrian erraustu zuten etsaiek gerrate askotan eta gatibu eraman atzerrira. Etsaiek oinarrietaraino soildu zuten haren Jainkoaren tenplua eta hiriak hartu.
|
|
| 1493. | Jdt 6,11 | | |
|
Gudariek, bada, hartu eta kanpalekutik kanpora eraman zuten, lautada aldera. Lautada igaro eta mendialdera heldu ziren, Betulia azpian dauden iturrien ingurura.
|
|
| 1494. | Jdt 7,6 | | |
|
Bigarren egunean, Betuliako israeldarren aurrera atera zuen Holofernesek bere zalditeria.
|
|
| 1495. | Jdt 7,13 | | |
|
hortik hartzen baitute ura Betuliakoek. Egarriak mendera ditzanean, emango dizute hiria. Gu geure gudari-taldeekin inguruko tontorretara igoko gara eta beraietan ezarriko dugu kanpalekua eta zain egonen gara, hiritik inor atera ez dadin.
|
|
| 1496. | Jdt 7,15 | | |
|
Orduan ordainaraziko diezu gogor zure kontra jaiki izana eta zure bidera bakean atera ez izana!»
|
|
| 1497. | Jdt 7,18 | | |
|
Esauren ondorengoek eta amondarrek mendietan, Dotaim aurrean, ezarri zituzten kanpalekuak eta gudari-taldeak bidali hegoalde eta ekialdera, Kus ondoan dagoen Egrebel aurrera, Mokmur erreka ondora. Gainerako asiriar gudari-taldeak lautadan gelditu ziren, lurrazal osoa estaliz. Oihal-etxolek eta tresneriak izugarrizko zabalera hartu zuten, jendetza handia baitzen.
|
|
| 1498. | Jdt 8,33 | | |
|
Gaur gauean egon zaitezte hiriko atean. Ni neure mirabearekin atera egingo naiz. Eta hiria etsaiei emateko hitzeman duzuen epea bete baino lehen, salbatuko du Jaunak Israel nire bitartez.
|
|
| 1499. | Jdt 10,6 | | |
|
Eta Betuliako atera abiatu ziren. Han aurkitu zituzten zain Ozias eta hiriko arduradun ziren Kabris eta Karmis.
|
|
| 1500. | Jdt 10,10 | | |
|
Ireki zutenean, atera zen Judit bere mirabearekin. Hiriko gizonak begira egon zitzaizkion, maldan behera joan eta harana igaro bitartean. Handik aurrera ez zuten ikusi.
|
|
| 1501. | Jdt 10,11 | | |
|
Haranean aurrera zuzen zihoala, asiriar aurre-talde bat atera zitzaion bidera.
|
|
| 1502. | Jdt 10,16 | | |
|
Beraren aurrera heltzean, ez izan beldurrik eta adierazi esan diguzuna, ongi hartuko baitzaitu.
|
|
| 1503. | Jdt 10,20 | | |
|
Atera ziren Holofernesen oihal-etxolako zaintzaileak eta ofizialak, eta sartu zuten barrura Judit.
|
|
| 1504. | Jdt 10,22 | | |
|
Juditen berri eman ziotenean, atera zen Holofernes sarreraraino, zilarrezko kriseiluz aurretik argi egiten ziotela.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|