Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 1754. | Ba 1,19 | | |
|
Jaunak Egiptotik gure gurasoak atera zituen egunetik gaurdaino, ez gatzaizkio Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, uko egin diogu haren mintzoa aditzeari.
|
|
| 1755. | Ba 1,20 | | |
|
Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude; madarikazio hau Jaunak Moisesen bitartez adierazi zuen, esnea eta eztia darizkion lurraldea guri emateko arbasoak Egiptotik atera zituenean.
|
|
| 1756. | Ba 2,11 | | |
|
«Jauna, Israelen Jainkoa, esku indartsuz atera zenuen zeure herria Egiptotik, mirariak eta egintza harrigarriak eginez; ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, izen ospetsua gaurdaino zeureganatuz;
|
|
| 1757. | Ba 2,24 | | |
|
«Baina guk, zure esanari ez entzunarena eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak. Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera eta kanpora bota dituzte.
|
|
| 1758. | JrGt 1,14 | | |
|
Bada ezpata eta aizkora eskuan dituenik, baina ez da gauza bere burua gerratik eta lapurrengandik babesteko.
«Hor ageri da ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!
|
|
| 1759. | JrGt 1,36 | | |
|
Ezin diote itsuari ikusmena eman, ezta inor estuasunetik atera ere.
|
|
| 1760. | DnGr 1,50 | | |
|
eta labe barruan haize heze eta freskoa atera zuen; hala, suak ez zien minik, ez kalterik egin, ezta ukitu ere.
|
|
| 1761. | DnGr 2,7 | | |
|
Eguerdi aldera, jendeak alde egiten zuenean, Susana bere senarraren parkera joaten zen paseatzera.
|
|
| 1762. | DnGr 2,14 | | |
|
Baina biak atzera itzuli eta elkarrekin topo egin zuten toki berean. Orduan, horren arrazoia jakin nahirik, beren grina aitortu zioten elkarri. Eta, elkar harturik, Susana bakarrik aurkitzeko egokieraren bila hasi ziren.
|
|
| 1763. | DnGr 2,15 | | |
|
Hartan, une aproposaren zain zeudela, Susana atera zen, ohi bezala, bi neskame bakarrik lagun zituela, eta parkean bainatzeko gogoa etorri zitzaion, bero egiten baitzuen.
|
|
| 1764. | DnGr 2,19 | | |
|
Neskameak irten bezain laster, atera ziren gordelekutik bi zaharrak, Susanagana lasterka joan
|
|
| 1765. | DnGr 2,49 | | |
|
Itzuli auzitegira, horiek Susanaren kontra gezurrezko testigantza egin dute eta.
|
|
| 1766. | DnGr 2,52 | | |
|
Bereiz jarri zituztenean, bati dei egin eta esan zion:
–Gaiztakerian zahartu zaren hori! Orain datoz argitara gaurdaino egin dituzun bekatuak.
|
|
| 1767. | DnGr 2,64 | | |
|
Ordutik aurrera, Daniel oso estimatua izan zuen herriak.
|
|
| 1768. | DnGr 3,27 | | |
|
Danielek, orduan, bikea, koipea eta ileak hartu eta denak batera egosi zituen; guztiaz opiltxoak eginik, herensugeari ahora bota zizkion, eta, irentsi zitueneko, lehertu egin zen herensugea. Orduan, Danielek esan zuen: «Begira zer gurtzen duzuen!»
|
|
| 1769. | DnGr 3,36 | | |
|
Orduan, Jaunaren aingeruak buruko ileetatik hartu eta haizearen bultzadaz Babiloniara eraman zuen, lehoi-zuloaren ahora.
|
|
| 1770. | Mt 3,9 | | |
|
eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.
|
|
| 1771. | Mt 3,10 | | |
|
Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.
|
|
| 1772. | Mt 4,13 | | |
|
Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian.
|
|
| 1773. | Mt 4,18 | | |
|
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|